2018(e)ko abenduakren 22(a), larunbata

2018(e)ko abenduakren 21(a), ostirala

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Iritsi da oporrak hartzeko eguna!! Urtea ondo-ondo bukatu, gabon zoriontsuak pasa eta urtea ezin hobeto hasi!!

Zorionak eta urte berri on denei Maialen eta Maiten partez!!!! Urtarrila arte!!!





2018(e)ko abenduakren 20(a), osteguna

TOPAKETAK!!

Atzo arratsaldean berriro joan ginen haur hezkuntzako ikasleena! Beraiekin jolastu, hitz egin, marraztu...egin genuen. Ederki pasa genuen eta berriro elkartzeko gogoz geratu ginen!








                                                            Hurrenarte lagunok!!!!

2018(e)ko abenduakren 16(a), igandea

ESKULAN BERRIAK!

Oraingo honetan eskulanak tokatu zaizkiku eta bi eskulan mota egin ditugu. Oso dibertigarriak iruditu zaizkigu. Lehenengo kokodriloak egin genituen, eta gero, karpeta bat goma eba eta kartulinarekin.
Oso ondo pasa dugu eskulanak egiten!

Begira ze politak egin ditugun!!





2018(e)ko azaroakren 23(a), ostirala

GU ERE LIBURUTEGIA EZAGUTZEN

Gaur, 5.A ko ikasleak liburutegira joan gara. Bertan Aitor eta Aitziberrek liburuak bilatzen lagundu digute. Primeran pasa eta asko ikasi dugu!!!




2018(e)ko azaroakren 22(a), osteguna

Liburutegia ezagutzen!

                                                       

Atzo, 5.B mailako ikasleak, Lekaiora joan ginen liburutegia ikusi eta liburuak on-line nola mailegatzen diren ikastera! Aitziber eta Aitorrek pila bat lagundu ziguten! Eskerrik asko!!!





2018(e)ko azaroakren 15(a), osteguna

EUSKARALDIA EGAPE IKASTOLAN!!






  BADATOR EUSKARALDIA!!!!


             Gaur bost urtekoen gelan egon gara. Hormairudi batzuk egin ditugu euskaraldiari buruz.


                           Oso ondo pasa dugu,eta espero dugu denek euskaraz hitz egitea!!!!






                                                              Euskaraz hitz egin!!

2018(e)ko azaroakren 8(a), osteguna

ESKULANEN TAILERRA!

Kaixo denei!

Eskulan tailerrean, 5. eta 6. mailako ikasleek, bi eskulan egin ditugu: karpetak eta kokodriloak. Oso politak geratu direnez, hemen uzten dizkizuegu horietako batzuk!




2018(e)ko azaroakren 7(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA

                                                       
                                                   
                                                 EUREKA MUSEORA GOIZ PASA!!!!!


5. eta 6. mailakoak Eureka Zientzia museora joan gara. Oso ondo pasa dugu.
Azaldu digute zer den argia eta ikusten ditugun koloreak zergatik diren horrela. Bestetik, ispiluei buruz ikasi dugu,animaliak nola ikusten duten,elektrizadea zer den...
Tailer bat ere egin dugu eguzkiari buruz eta bukaeran planetariumean sartu gara eta zerua eta unibertsoa ikusi ditugu.

Ea noiz errepikatzen dugun!









2018(e)ko irailakren 24(a), astelehena

KAIXO 5.MAILA

                                               

                                          Ongi etorri 5.mailara!







2018(e)ko ekainakren 5(a), asteartea

2018(e)ko maiatzakren 23(a), asteazkena

SALIDA COOPERATIVA A SANTA BÁRBARA

Hoy, martes 15 de mayo de 2018 hemos subido el monte Santa Bárbara.
A las 9:15 hemos salido desde clase al caserío Gerez a sacarnos todos una foto, luego nos hemos puesto en grupos cooperativos. Y hemos empezado la marcha.
Hasta llegar a la sidrería Elutxeta Iñaki nos ha puesto flechas por todo el recorrido.
después de pasar la sidrería Elutxeta hemos respondido una pregunta, corregida la respuesta hemos subido a la ermita Santa Bárbara. Inma nos ha corregido las respuestas y nos ha sacado una foto con "Argitxo" al grupo cooperativo.
Después de pasar un bosque con flechas en el camino, llegar al mini-golf, y hacer un largo recorrido, hemos llegado otra vez al cruce de la sidrería Elutxeta, donde nos esperaba Ana.
Respondimos a la pregunta y Ana nos ijo que fuéramos al caserío Gerez que nos esperaba Iñaki. El nos corrigió las respuestas y toda la clase junta bajamos a la ikastola.
este recorrido nos ha parecido muy divertido, como para repetirlo otra vez.

JORGE Y URTZI
5.B



2018(e)ko maiatzakren 18(a), ostirala

MUSIKA MUSEORA OIARTZUNERA

Maiatzaren 17an Oiartzungo musika museora joan ginen.
Iritsi garenean 5.Bkoak kanpoko parkean geratu dira, eta gu 5.akoak, berriz, museora sartu gara. Museoan bi gela ikusi ditugu.
Lehenengoan instrumentu asko zeuden eta oso arraroak. Amaiurrek trikitixa piska bat jo du eta oso ondo gainera!
Beste gelara pasatu garenean, Simonek eta Iraiak txalaparta jo dute, Malenek biolina eta Ayak musika tresna sinple baina arraroa. Makil bat bezalakoa zen eta goian soka mehe-mehe bat zuen. Soka luzea zen eta ondo hartu behar zen. Hartzerakoan, bueltak eman behar zituen eta motor baten zarata entzuten zen.
Oso interesgarria izan da.
Gu atera eta beste gelakoak sartu dira.
Esperinetzia interesgarria izan da

NAHIA ESPARZA
5.A



BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 16an, Egapeko 4.-5.-6. mailako ikasleek bertso jaialdia ospatu genuen. Jaialdia Urnietako frontoian izan zen.
Lehenik 4. mailako ikasleek abestu zituzten koplak; jarraian, 5. mailaken txanda iritsi zen, eta azkenik 6. mailakoek abestu zuten.guztiek txaloak jaso zituzten.
Bukaeran,  4. mailako bi pertsonek Unairi (gure bertsolaritzako irakasleari) lore sorta eman zioten eta denok batera "Bertsoa dantzan" abestia kantatu genion.
Gure ustez bertso jaialdia oso ondo atera zen!!!

IRAIA ETA MALEN
5.A



2018(e)ko maiatzakren 10(a), osteguna

2. MAILAKOEI POWERPOINTak ERAKUSTEN


2018-05- 4an, 5. mailako 4 talde 2. mailara joan ginen beraiei unibertsoko bi Powerpoint 
erakustea (bi talde A gelara, bi talde B gelara). 
Gelako 6 taldeak Powerpoint bana egin genuen, ikasturte hasieran gaia ikasia genuen.
Lehenengo, taldeko koordinatzaileak, taldekideei drive bat bidali zien. 
Gero, taldekide bakoitzak zerrenda batetik hiru gai aukeratu zituen (izarrak, galaxiak, sateliteak…)
Bukatutakoan, bakoitzak berea ikasi, eta gelaren aurrean erakutsi genuen.
Irakasleak bi talde aukeratu zituen , horiek 2.mailara joan ziren. 
Hor oso ondo pasa genuen. Lehenengo talde batek egin zuen eta gero besteak. 
Marijosek argazkiak atera zituen. 2.mailakoak oso ondo egon ziren. 
Gainera, galdera asko izan genituen.
Oso esperientzia interesgarria izan zen.

ANE, SIMON, AYA, AIMAR


2018(e)ko maiatzakren 9(a), asteazkena

KURRILOAK PASABIDEAN

KURRILOAK:


2018Ko apirilak 27an Baloreetako saioan Sadako Sasakiren bideo bat ikusi genuen.
Horregatik esan ziguten hurrengo ostiralean kolorezko papera ekarri behar zela eta kurriloak egingo genituela.
Sadako Sasakiren istorioa hau da: Sadako Sasaki txikia zenean (1945), bere herrian, Hiroshiman, Japonen, 
bonba nuklearra bota zuten hegazkin batetik eta Sadako Sasaki kutsatuta geratu  zen bere amarekin batera. 
11 urte zituenean Sadako Sasaki korrika egiten ari zenean, zorabiatuta lurrera erori zen minbizia zuen, 
leherkateren ondorioa izan zen. Erietxean zegoela oso gaisorik egun batean, Sadakok bere lagun bati 
1.000 kurrilo egiteko laguntza eskatu zion, horrela bere nahiak beteko zirela eta, Sadako Sasakik 643 kurrilo
egin zituen hil baino lehen.
Guk bere oroimenez ikastolak pasabidea kurriloz bete dugu...





JUNE, EYLA, LEIRE,NAHIA C., MANEX. 5. B