2020(e)ko azaroakren 26(a), osteguna

Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Atzo, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmotan, egapeko ikasleek ekintza bereziak burutu zituzten eskolan. Zehazki, 5. mailako ikasleek gai honen inguruan solasaldia egin ondoren, TRATU ONEN DEKALOGOA osatu zuten. Espero dugu asko gustatzea!!! 

Baina zergaitik ospatzen da azaroaren 25a?

1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.













2020(e)ko urriakren 13(a), asteartea

Hostoak jasotzera

 Aurreko ostegunean, eguraldi ona aprobetxatuz, Berrasoeta parkera joan ginen hostoak jasotzera. Zertarako? Bada... EKI proiektuko parte den herbario bat osatzeko!

Hosto ezberdinak jaso eta ondoren, gelan, lehortzen jarri genituen. Ea nola geratzen diren...



















2020(e)ko urriakren 7(a), asteazkena

Ongi etorri ikasturte berrira!

 


Kaixo! Ongi etorri 5. mailako blogera. Espero dugu gure bloga asko gustatzea eta gurekin batera pila bat disfrutatzea!!!

5. A taldea gara gu!



5. B taldea gara gu!




2020(e)ko ekainakren 19(a), ostirala

ETA 5. MAILA BUKATU DUGU!!!!

IKASTURTE BEREZI HONETAN,
AZKENALDIA ETXEAN SARTUTA EGON GARA
BAINA BESTE EKINTZAK EGIN DITUGULA GOGORATUZ...

ZORTE ON 6. MAILAN!!!




IRAKURRI, IRAKURRI...

HEMEN DITUZUE KONFINAMENDUAN IRAKURRI DITUGUN LIBURUEN IRUZKINAK...ANIMATU, SALSEATU...PROPOSAMEN POLITAK DAUDE!!!


2020(e)ko maiatzakren 27(a), asteazkena

TERTULIA DIALOGIKOAK TELEDEIEKIN

Ikasturtea bukatzeko ezer gutxi falta zaigunean eta pantailekin lana egiteaz piska bat aspertuta gaudenean, liburuak irakurtzera ekingo diogu!!! Bakoitzak nahi duen liburua  aukeratuta, tertuliei tarte bat eskeiniko diegu asteazkenetan, talde txikietan, bideo deiak eginez gure tutoreekin irakurritakoaren inguruan gure irtzia, edota inpresioa kontatuko dugu.
Hau da, saio horietan gure liburuaren nondik norakoak azalduko ditugu, ikaskideak animatu daitezen gero udan liburu hori irakurtzera.

Ea nolako esperientzia den!!!

 


 
  
 

2020(e)ko maiatzakren 25(a), astelehena

KONFINAMENDUAK SORTUTAKO ESTRESARI AURRE HARTZEN!!!

INGURUNEko lana egin dugu. Ikusi eta aztertu dugun gaiari bukaera emanez (MATERIA gora eta behera), panpintxo bat sortu behar  izan dugu, aitzakia, landu dugun gaia aprobetxatuz estresari aurre egiteko panpina egin. Oso lan politak dira, konfinamenduko azken ostikadak aprobetxatuz, eta Arantzara ezin joanak sortu digun estresari aurre egiteko!!!
ESKERRIK ASKO ARTIXTAK!!!!