2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

KRISTINA ZUZA, ASTROFISIKARIA

Gaur, azaroaren 23an, Kristina astrofisikaria etorri zaigu gelara Unibertsoari buruz ez genekizkien gauzak azaltzera.
Harritu gaitu Ilargia istripu batez sortu zela kontatu digunean.
Gustatu zaigu Eguzkiaren koroaren argazkia erakutsi digunean, eklipseak zer diren esplikatu digunean.
Kristinak kontatu duena oso polita, eta interesgarria iruditu zaigu.
Eskerrik asko Kristina!!!!

KIMETZ ETA URTZI
5.B



2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ZAPATILA GORRIDUN MUTILA


            Azaroaren 7-an Egape eta Presentacion de Maria-ko 6. Mailako eta 5. Mailako ikasleak, Sarobera joa ginen “Zapatila Gorridun Mutilaren" antzerkia ikustera.
            Antzerkian, mutil baten bizitza kontatzen da. Mutilari, mutilei gustatzen ez zaizkien gauzak egitea gustuko zuen. Mutilak, handitu zenean, bere ametsa bete zuen, dantzaria izatea. Azkenean, mutil batekin eszkontzen da eta pozik bizi izan zen.
            Gure iritziz, asko gustatu zaigu bere ametsa lortzen duelako.


ANE ETA SIMON

EUREKA MUSEOA


Azaroaren 8an Eureka museora joan ginen Egapeko 5. Eta 6. Mailakoak. Iritsi ginenean, lehenengo bisita gidatua egin genuen. Gauza asko ikasi genituen: Ispiluen laberintoa, iltzedun ohea, elektrizitatearen bola, zentzumen gela,…
                Gero, hamaiketakoa jan genuen.
                Hamaiketakoaren ondoren planetariumera sartu ginen eta han eguzki- sistemari buruz filma bat ikusi genuen.
                Bukatzeko urtaroen tailerra egin genuen. Maketa batekin urtaroei buruz informazioa atera genuen.
                Asko gustatu zitzaigun Eureka museora egin genuen irteera, espero dugu berriro errepikatzea.


                ANGELA ETA JON