2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.


ONDDIKO BERTSUA



Bertso hau abestu genuen Ondditik:

Urnietari

Onddi puntara gatoz
zuri kantatzera
Egapeko bosgarren
mailakoak gera.
Herri ederra eta
jatorra gainera
zureganako degu
maitasun sobera.
Kantatzeko era
txorien antzera
gu denok batera
nolako aukera!
Gure kabi goxoa
Urnieta zera.


LAIDA EGAÑA



ONDDIRA EGUN-PASA ( URRIAK 5)



2016ko urriaren 5ean Onddira joan ginen egun pasa. Beti bezala 9:00etan ikastolara etorri eta autobus geltoki batera joan ginen eta 50 minutu edo horrela atzeratu zen autobusa. Gu baina lehenagotik 6garren mailakoak eraman behar zituelako Adarrara.

Autobusa hartu eta Bexabira joan ginen eta gainera Antton gurekin etorri zen eta argazki pila bat egin zituen. Ondoren hamaiketakoa jatera harri pila bat zeuden lekuan gelditu ginen. Aurrera joan ginen jolastuz, hitz egiten eta primeran pasatzen eta azkenean tontorrera iritsi ginen. Tontorrean bertso bat kantatu eta gero bazkaltzeko leku   baten bila hasi ginen eta aurkitu genuen. Bazkaldu, pixka bat egon eta berriz ere ikastolara etorri ginen.

Nik bikain pasa nuen. 

AINARA ETXEBERRIA               

2016(e)ko urriaren 20(a), osteguna

ONDDI MENDIAN

A zer nolako irteera egin genuen duela bi aste¡ ONDDI MENDIAN izan ginen.

2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

KURRILOAK PASILOETAN...

Maiatzaren 6ean, Balore Zibiko eta Sozial klasean, kurriloak egiten aritu ginen. Aste bat lehenago, Sadako Sasakiren istorioa irakurri genuen. Istorioan Sadako zen protagonista Hiroshimako bonba atomikoa pasa ondoren gertatzen zen, bera, korrikalaria zen, maratoi batean bat-batean gaizki sentitzen hasi zen, ospitalean gaisotasun bat zeukala esan zioten, eta hil egingo zela.
Lagun batek mila kurrilo egiten bazituen salbatu egingo zela esan zion.
Sadakok 644 egin zituen eta hil egin zen bere desioa bete aurretik.
Horregatik, irakasleek guk, bakoitzak, gelan eta etxean kurriloak egitea eskatu ziguten, hori egin genuen.
Asko gustatu zait kurriloak egitea eta gainera oso zaila dela iruditu zait. Esperientzia honekin ikasi dut kurriloak eginez entreteni zaitezkeela eta ahaztu buruan dituzun gauza txarrak, kezkak, urduritasunak, ...


JON MARIN
5.A




EGAPE_TXO!! 4

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

ANDER BERTSOLARIARI AGURRA

5. MAILAKOAK
DAUKAGULA PENA
ZU HEMENDIK JOATEA
HORI DA TXARRENA
ZUK BOTATZEN DIGUZU
TXISTE HOBERENA
ESKERRAK EMAN NAHITA
ZU ZARA ONENA

ANDER LIZARRALDE BERTSOLARIARI AGUR BERTSOA


2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 11n Egapeko ikasleok Bertso jaialdia izan genuen. Urte osoan Ander Lizarralde bertsolariaren agindupean aritu gara bertsoak sortzen eta abesten, eta ikasi duguna erakusteko aukera izan genuen egun horretan herriko frontoian.
Oso saio polita egin genuen eta eskerrak ematen dizkiogu Anderri urtean zehar gurekin egin duen lanagatik!!!



TXANGO KOOPERATIBOA

2016ko Maiatzaren 10ean  egin genuen txango kooperatiboa 39 lagunek. Talde kooperatibotan egin genuen Santa Barbara mendia igo eta jaitsi.
 Igo irakasleekin egin genuen, baina jaitsi bakarrik egin genuen. Jaitsieran 39 lagunen artean bi edo hiru talde handi xamar sortu ziren. Talde horietako batean ginenok orrian zeuden galderak bete genituen pasatzen zen jendeari galdetzen, horietako batzuk bazekizkiten baina beste batzuk ez.
Azkenean Iñaki zegoen lekuraino iritsi ginen eta berak papera firmatu zuen. Azkenik, gelara iritsi ginen eta patiora atera ginen.
Iñakik 6 km zirela esan zigunean asko harritu nintzen ez nintzelako nekatu.

AIMAR EGIZABAL HERRADOR

5.A




EUROPA EGUNA


2016-5-9 an izan zen Europaren eguna oso ondo pasa nuen. Lehenik taloak egin genituen oso onak atera zitzaigun taloak txokolatearekin.
Gero, kandelak egin genituen globoa eta argizari beroarekin. Oso ideia ona zen.
Azkenik, uraza eta ziazerba landatu genituen Iraiarekin, uraza ur pote batean jarri genuen eta ziazerba jogurtan.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!


XUBAN PEREZ OLANO
5.A





KROSSA


Maiatzaren 6an Krossa eduki genuen. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6., mailakoek parte hartu genen krossean.
Lehenik  neskak eta gero mutilak parte hartu genuen.
Bi buelta eman genituen mantxoan, lasterketan monjetakoekin parte hartu genuen. Asko gustatu zitzaidan elkarrekin parte hartu izana.

AMETS MIERA

5.B

KROSSA


5. A ANTZERKIA

ANTZERKIA 5.B

KROSSA


ANTZOKIAN...AKTORE ETA IKUSLE

                                                                       ANTZERKIA


2016ko maiatzaren 5ean 5.mailako 2 gelak antzerki bat egin genuen. Lehenik5.A koek egin zuten
eta izenburu hau zeukan ¨Barre egite ez zuen printzesa¨.Bere aitak esan zion mezulari barre eragiten
zion pertsonari diru zaku bat emango ziela, eta ...Gero, guk egin genuen. Gureak ¨Irakasle gaiztoa ¨
zuen izenburua. Niri gurea gehiago gustatu zitzaidan.

Hurrengo egunean 6.mailakoenak ikusi genituen.6.A koena ikusi genuen, "Jon  ausarta" zuen izenburua eta oso normala izan zen, baina niri gehien gustatu zitazaidan partea printzesak Joni aurpegia bustitzen zionean eta ikaratzen zen partea.
Jarraian,  6. Bkoena ikusi genuen, eta hori asko gustatu zitzaidan. 6. Bkoen antzerkiak "6. maila bukatu dugu" zuen izenburua.

Ekintza hau oso ondo iruditzen zait besteek guri antzerkiak egitea eta guk besteentzat egitea, dibertigarria delako antzerkiak egitea, eta antzezlan batzuk barregarriak direlako.

JOSE ALCÁNTARA CASTILLO
5.B


2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

BERTSO ESKOLEN EGUNA


Apirilaren 17an (igandean) Eibarrera joan ginen autobusez Bertso Eguna zelako.
Bidaia oso luzea izan zen baina azkenean iritsi egin ginen.
Iritsi ginenean plaza txiki batera joan ginen eta han bertsolari ezagun batzuk zeuden kamixetak banatzen. Hamaiketakoa egin, kamixetak hartu eta DIARIO VASCO ren pertsona batzuk argazkiak atera, hurrengo egunean, aldizkarian ateratzeko. Plaza txiki horretatik bertso talde guztiak, Koliseo izeneko areto batera joan ginen bertso txapelketaren finala ikustera. Txapelketa bukatzerakoan, sariak eman zituzten, baita ere pertso papereko sariak.
Koliseotik ateratakoan parke batera joan ginen bazkaltzera; batzuk jaten hasi ginen baina handik gutxira euria egiten zuenez, ikastola batera joan ginen.   

JON, JUNE, OIHAN
5.B




2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

AGUSTIN TRANCHE. CÁRITAS.

Apirilaren 15ean Agustin Tranche etorri zen. Cáritasen egiten du lana. Esplikatu zigun zer funtzio zuen Cáritasek, zeinek sortu zuen, ze gauza egiten dituzten, zenbat gauza eraman daitezkeen, zenbat sail dauden, sail bakoitzean ze gauza egiten diren…
Esan zigun ere Cáritasen leloa EZINAK EKINEZ EGIN ez dut inoiz ahaztuko esaera hau. Esaera honek esan nahi du: uste badugu ezin dugula lortu  zerbait saiatuz lortu dezakegula. Bizikletak ere konpondu ditzazkete , baserritar jantziak egin ditzazkete.
Niri asko gustatu zait asko ikasi dudalako Cáritasen helburuak zein diren,  ostiral arte, hau da, Agustinek azaldu arte, ez nekielako.

Aimar Lizaso

5.B


2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

EGAPE_TXO! 3 15-16

LARRAITZ VEINTEMILLAS. DIARIO DE NOTICIAS

2016ko apirilaren 11ean Noticias De Gipuzkoako marketing saileko pertsona bat etorri zen, Larraitz izenekoa.
Egunkariari buruz etorri zen hitz egitera, egunkari batean zenbat atal dauden eta zeintzuk diren adibidez, kultura, kirolak, …; baita ere esan zigun hiru atal zeudela egunkaria egiteko administrazioa, errotatiba eta antolatzailea.
Larraitzek ere esan zigun zenbat ale ateratzen dituzten egunean, hau da, 5.000 ale baina 32.000 pertsona inguruk irakurtzen dutela.
Bukatzean boligrafo bat oparitu ziguten, gero egunkarian jolasak egin genituen.
Niri hitzaldi hau harrigarria iruditu zitzaidan ez nekielako 5.000 ale ateratzen dituztela baina 32.000 pertsona irakurtzen zutelako.
Azkenik apirilaren 16ko alean gure gelak atera ziren egunkarian! Eskerrikasko Larraitz!!!!

KIMETZ CACHAFEIRO
5.A




2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

ZUHAITZAREN EGUNA

Martxoaren 14n 5. mailako Presentación-ekoak eta Egapekoak zuhaitzaren eguna ospatu genuen. Berrasoeta parkean.
Lehenengo, taldeka jarri ginen zuhaitzaren ondoan taldeko zenbakien arabera..
Ondoren, zuhaitzari lurra botatzen hasi ginen ilaran palarekin.
Gero, gure postura abiatu ginen.
Azkenik, ilara batean jarri eta bakoitzari lorontzi bat “caléndula” eta goxoki bat eman zizkiguten.
Oso polita izan zen baina lokatzez beteta etorri ginen.
Asko ikasi dut. Batez ere zuhaitzak nola aldatzen diren.


Leire Alonso 5.A



IRUÑEARA IRTEERA


2016ko martxoaren 11ean Iruñeara Joan giñen irteeratxo bat egitera.
Iritsi eta Nafar museoaren sarrerara joan ginen Arga ibaia zeharkatuz. Museoan bi taldetan banatu ginen, lehenengo taldea museoan sartu zen eta guk, bitartean Iruñako Alde zaharretik eta harresietatik bueltatxo bat eman genuen.
Ibilaldian kioskoa, La Perla hotela, Labrit pilotalekua, etab ikusi genituen. Gero Nafar Museora itzuli eta erromatarrek egindako mosaikoak ikusi genituen, eta “ Tadeo Jonesen” pistak jarraituz Leireko altxorra aurkitu genuen.
Oso ondo pasa genuen denak eta berriro bueltatu nahiko genuke.


Joana García 5.B


2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

LA CRUZ ROJA

LA CRUZ ROJA El 26 de Febrero de 2016 vinieron dos representantes de la Cruz Roja llamadas Belen (la madre de Nora) y Ruth. . Nos contaron la historia de la Cruz Roja. La persona que fundó la Cruz Roja se llamaba Henri Dunant y nacio en Ginebra ( Suiza). La Cruz Roja se fundò en el año 1863 cuatro años después de la batalla de Solferino. En ese momento Henri Dunant fue testigo de lo que allí había ocurrido y pensó que tenía que hacer algo. Hay tres emblemas en la Cruz Roja: la media luna que lo utilizan los musulmanes, otro es el cristal que lo utilizan en Israel y el último es el que conocemos aquí que es la cruz roja. La Cruz Roja se rige por siete valores o principios: humanidad, imparcialidad, neutralidad, independencia, voluntario, unidad y universalidad. En caso de catástrofe en cualquier lugar del mundo se activa el grupo FACT. La Cruz Roja se creo para ayudar a la gente. Les da igual si es de otra raza o religión, si tiene enfermedad etc...; el caso es ayudar a la gente. La Cruz Roja está en 189 paises. La visita de la Cruz Roja nos sirvió para aprender qué hacen los voluntaios de la Cruz Roja y qué es la Cruz Roja. 


Nerea García y Eñaut Sánchez

2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Otsailaren 19an, arratsaldez, Egapeko 3. zikloko 24 ikaslek Hernanin izan zen Eskolarteko Bertsopaper lehiaketan parte hartu zuten .
Gure bertsolariek galtza bete lan izan zuten han jarritako gaian 2 bertso edo 4 kopla egiten.
Jarri zieten gaiak hau zioen:  Animalia izateko aukera izango bazenu zein aukeratuko zenuke?
Ea zorte duen baten batek eta saritua den!!
GORA EGAPEKO BERTSOLARIAK!!!




5. Bko LEHEN IRRATSAIOA

5. Ako LEHEN IRRATSAIOA

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

EUSKAL INAUTERIAK

JOLASGARAIETAN ELKARREKIN


Ostiraletan jolasak egiten ditugu 5.A eta 5. Bko gelako ikasleak. Gure artean jolastea eta ondo pasatzea da jolas hauen helburua.
Orain arte bi jolas egin ditugu, lehenengoa “zapitxoa” jolasa izan zen eta bigarrena, “marrazoa”. Ostiral honetan “baloi eseria”  jolasa tokatzen zaigu.
Gustura ibili naiz joku hauetan. izan ere, nire lagunekin jolastea asko gustatzen zait.
Nire iritziz, jolas hauek jolas garaian egitea ondo dago. Joku hauei esker beste mailetako jendearekin jolastu eta harremana izateko aukera izango genuelako.
Nagore Urbistondo 5.A


KONTSUMOBIDE TAILERRAK


5. eta 6. mailako ikasleakikastaro batean egon ginen otsailaren 10, 11 eta 12an. Lehen ikastaroak “Jolasak eta jostailuak” izena zuen. Niri lehen hortatik gehien gustatu edo harritu zaidana da Kristinak, irakasleak, esan zuela jokuek dirua balio zutela eta jolasak ez.
Bigarren tailerrean “Bideo joko “etan gustatu zitzaidana “Pegi kodeen” hizki zopa eta bukaerako demoa izan zen.
Hirugarren tailerrean “Teknologia berriak” atentzio handia jarri zidana interneteko sareak nola erabili behar diren esan zuenean izan zen.
Niri asko gustatu zait, hau berriro egin beharko zen, oso interesgarria delako.
Oihan Agirre 5.B


2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

URKORI AGURRA

Egun batean, Urko etorri zitzaigun gelara, praktiketako mutila.
Oso itxura ona zuen.Egun batzuk pasa eta gero, gehiago ezagutu genuen eta oso maixu ona zela ikusi genuen.
Egun guztiak oso ondo pasa genituen berarekin asko lagundu zigun: Matematika, Lengua, Ingurune...
Proiektu askotan lagundu zigun: argazkiak ateratzen, grabaketak egiten, ...
Oso parregarria eta jatorra iruditu zitzaigun; gure ustez, denbora gehiago geldituko balitz askoz hobeto pasako genuke eta gehiago lagunduko gintuen.
Pena handia eman digu Urko joateak. Lana egitean asko gogoratuko gara berarekin!!!!!
Badakigu azterketak dituela: ZORTE ON ETA ANIMO!!!!!!

NORA, NEREA, GAROA 





ITZALEKIN JOLASTEN



Lehenengo egunean, ez genekien zer zen Balore Zibiko eta Sozialak gaia, berria zelako guretzat.
Lehenengo gaia "Izaera mugatua" izan zen. Hor zenbait galdera erantzunik gabe ikusi genituen: zenbat izar ote dago?, zergatik hil behar ote dugu?... Ikasi genuen ezin dugula dena lortu, dena ikasi, dena ikusi, ... mugatuak garelako.
Bigarren gaia "Esker ona" zen, eta gai hasieran bakoitzak zeini ematen zion esker ona esan genuen. Hainbat izen aipatu ziren: irakasleak, familia, laguna...
Itzalen emanaldia ere egin genuen, hainbat animalia egin genituen eskuekin: txakurra, arranoa, antzara...
Ikasi genuen oso gauza gutxirekin, gure eskuekin, bakarrik, oso ondo pasa dezakegula.
Oso ondo pasa genuen!!!

ALOÑA, JUNE, NAROA



CONVIVIMOS CON MUCHOS IDIOMAS

                                        

Hemos estado muchos días practicando y aprendiendo los idiomas que conocemos o que nuestros compañeros conocen de parte de amigos, vecinos,  familiares...
Nos juntamos en pequeños grupos y fuimos eligiendo los idiomas que teníamos, los aprendimos y en total eran 16 idiomas además de  los tres idiomas que conocemos que son el inglés, el castellano y el euskera.
El día 1  de febrero salimos en grupos o de dos en dos en media clase y fuimos diciendo los números en el idioma que habíamos aprendido. Cada grupo los decíamos del 1 al 10 y los compañeros los repetían. Algunos eligieron el francés, otros el  chino , otros el rumano , gallego , quechua, catalán ,lagarteiru, italiano y muchos más idiomas; en total 19 idiomas diferentes.
Al final los profesores hicieron cartones de bingo con los números en los idiomas que habíamos elegido. El profesor giraba las bolas y decía un número que nosotros lo teníamos que buscar en el cartón e íbamos poniendo los papelitos encima de los números.
Nos lo pasamos muy bien. Además hemos aprendido que alrededor nuestro conviven muchas personas que saben muchos idiomas que ni siquiera conocíamos.

Leire Alonso 5.A




2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

PARTE HARTUZ. URNIETA HERRIARENTZAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

5. Akoen proposamena
Kaixo Egape ikastolako ikaslea naiz, eta Urnietako San Juan plazara igotzeko dauden aldapetan, eskailera mekanikoak jartzea proposatzen dut, ezinduek (makuluak dituztenak, gurpildun aulkia dutenak...) oso zaila dutelako igotzea aldapak. San Juan plazara igotzeko aldapetan jarri nahi ditut bertan erakunde eta eraikin inportante asko daudelako: Saroben antzerkiak, kultur-etxean liburutegia, eliza, udaletxea "papeleoak" egiteko... 
Horregatik jarri nahi ditut eskailera mekanikoak. 
Agur!!! Nire eskaera egitea gustatuko litzaidake.

Nahia Ibarguren Iriarte
2016ko Urtarrila

5. Bkoen proposamena
Urnietan bidegorri sare bat jartzea nahiko nuke, herritarrok autoekin gutxiago kutsatzeko eta jendea bizikletan gehiago ibiltzeko. Gainera, bizikletan ibili nahi dugunok errepidetik edota espaloietatik ibili behar dugu nahi eta ez.
Iruditzen zait herri bakarrenetarikoa dela bidegorririk gabe dagoena eta horregatik eskaera hau egiten dugu apalki.

Eneko Toledotxiki

2016ko Urtarrila

2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

CHERTAT ETA LEHOIA

20116ko urtarrilaren 22an Jexux Eizagirre eta Chet sahararra etorri zitzaizkigun gelara ipuin bat kontatzera. Hasieran "Chertat eta lehoia" Jexuxek euskaraz kontatu zigun, eskerrak!, zeren ondoren Chet-ek hasanieraz, eta hau ez genuen ezer ulertzen!!!
Ondoren Saharan nola pasatzen zuten erakutsi ziguten.
Chetek ere euskarazko hitzak hasanieraz nola esaten ziren erakutsi zigun.
Azkenik galderak egin genizkien eta ahal genuen laguntza emateko esan ziguten.
Oso interesgarria izan zen.
Urko R., Naroa, Eneko, Yon