2019(e)ko martxoakren 20(a), asteazkena

5.A bikoitien irratia

Gaur bukatu ditugu gure gelakoek irratiko lanak. Urduritasunak, zalantzak, pozak eta sorpresak izan ditugu, izan ere, bingoa ez du inork asmatu gaurkoan.

Azkenean egindako lanarekin pozik bueltatu gara eskolara.

Prest dugunean hementxe jarriko dugu irratsaioa entzungai.

TUPPER DAVIS TXAPELKETA

Gaur goizean gure Bateratze Lanen proiektuarekin jarraituz, Tupper Davis txapelketa egin dugu frontoian.
Ontziak eta beraien tapak lortzea zen helburua, eta ematen duena baina zailagoa dela konturatu gara. Primeran pasa dugu, eta kiroltasunez aritu gara. Bukaeran argazki polit bat atera dugu denen artean. Azken finean, parte hartzea zen garrantzitsuena





2019(e)ko martxoakren 14(a), osteguna

Iruñara irteera

Joan den ostegunean, Iruñeara irteera egin genuen. Eta primeran pasa genuen.
Nafarroako museoa bisitatu eta entzierroaren ibilbidea ezagutu genuen. Batzuek Labriten pilota partidua jolasteko aukera ere izan zuten.
Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.
Hemen dituzue argazki batzuk.