2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

GURASOEI ERAKUTSITAKOA

Urriaren 16an egin genuen gurasoen bileran erakutsi genien nolako lanak egiten ditugun gure egunerokoan...etorri ezin izan zutenek ere ikus dezatela...


KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Egun hauetan Kontsumobide tailerrak egin ditugu, hiru tailer mota: “Jolasak eta jostailuak”, “Telefono mugikorra eta internet” eta “Bideo jokoak”.
Jolas eta jostailuetan dirua ez dugula gastatu behar eta jolas ezberdinak egin ditugu, oso guai izan da.
Telefono mugikorra eta  internet tailerrean ikasi dugu kontu izan behar dugula internetekin eta asko ikasi genuen.
Azkenekoa, Bideojokoak, zenbat joko mota dauden ikusi genuen eta dantzatu egin genuen.
Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen.


JOANE ETA JON
5. A



2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

ERIZAINAK GELAN


Astelehenean, irailaren 25ean, erizain batzuk etorri ziren gure gelara. Reyes eta Naroa deitzen ziren. gure gelakide batek diabetesa daukalako. Oso interesgarria izan zen.
NORA ETA AITOR

5.B

BERTSO MOTIBAZIO SAIOA


Ostiralean gure ikastolara hiru bertsolari etorri ziren. bertsolariak, Jokin, Asier eta Mikel izena zuten.
Mikelek Jokini eta Asierri gai bat esaten zien eta Jokin eta Asierrek gai horrekin bertso bat egin behar zuten. Oso barregarria izan zen bertsoetan jolasten ikustea.

ITXASO V. ETA MARK
5. B