2016(e)ko maiatzakren 18(a), asteazkena

ANDER BERTSOLARIARI AGURRA

5. MAILAKOAK
DAUKAGULA PENA
ZU HEMENDIK JOATEA
HORI DA TXARRENA
ZUK BOTATZEN DIGUZU
TXISTE HOBERENA
ESKERRAK EMAN NAHITA
ZU ZARA ONENA

ANDER LIZARRALDE BERTSOLARIARI AGUR BERTSOA


2016(e)ko maiatzakren 13(a), ostirala

BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 11n Egapeko ikasleok Bertso jaialdia izan genuen. Urte osoan Ander Lizarralde bertsolariaren agindupean aritu gara bertsoak sortzen eta abesten, eta ikasi duguna erakusteko aukera izan genuen egun horretan herriko frontoian.
Oso saio polita egin genuen eta eskerrak ematen dizkiogu Anderri urtean zehar gurekin egin duen lanagatik!!!



TXANGO KOOPERATIBOA

2016ko Maiatzaren 10ean  egin genuen txango kooperatiboa 39 lagunek. Talde kooperatibotan egin genuen Santa Barbara mendia igo eta jaitsi.
 Igo irakasleekin egin genuen, baina jaitsi bakarrik egin genuen. Jaitsieran 39 lagunen artean bi edo hiru talde handi xamar sortu ziren. Talde horietako batean ginenok orrian zeuden galderak bete genituen pasatzen zen jendeari galdetzen, horietako batzuk bazekizkiten baina beste batzuk ez.
Azkenean Iñaki zegoen lekuraino iritsi ginen eta berak papera firmatu zuen. Azkenik, gelara iritsi ginen eta patiora atera ginen.
Iñakik 6 km zirela esan zigunean asko harritu nintzen ez nintzelako nekatu.

AIMAR EGIZABAL HERRADOR

5.A




EUROPA EGUNA


2016-5-9 an izan zen Europaren eguna oso ondo pasa nuen. Lehenik taloak egin genituen oso onak atera zitzaigun taloak txokolatearekin.
Gero, kandelak egin genituen globoa eta argizari beroarekin. Oso ideia ona zen.
Azkenik, uraza eta ziazerba landatu genituen Iraiarekin, uraza ur pote batean jarri genuen eta ziazerba jogurtan.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!


XUBAN PEREZ OLANO
5.A





KROSSA


Maiatzaren 6an Krossa eduki genuen. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6., mailakoek parte hartu genen krossean.
Lehenik  neskak eta gero mutilak parte hartu genuen.
Bi buelta eman genituen mantxoan, lasterketan monjetakoekin parte hartu genuen. Asko gustatu zitzaidan elkarrekin parte hartu izana.

AMETS MIERA

5.B

KROSSA


5. A ANTZERKIA

ANTZERKIA 5.B

KROSSA


ANTZOKIAN...AKTORE ETA IKUSLE

                                                                       ANTZERKIA


2016ko maiatzaren 5ean 5.mailako 2 gelak antzerki bat egin genuen. Lehenik5.A koek egin zuten
eta izenburu hau zeukan ¨Barre egite ez zuen printzesa¨.Bere aitak esan zion mezulari barre eragiten
zion pertsonari diru zaku bat emango ziela, eta ...Gero, guk egin genuen. Gureak ¨Irakasle gaiztoa ¨
zuen izenburua. Niri gurea gehiago gustatu zitzaidan.

Hurrengo egunean 6.mailakoenak ikusi genituen.6.A koena ikusi genuen, "Jon  ausarta" zuen izenburua eta oso normala izan zen, baina niri gehien gustatu zitazaidan partea printzesak Joni aurpegia bustitzen zionean eta ikaratzen zen partea.
Jarraian,  6. Bkoena ikusi genuen, eta hori asko gustatu zitzaidan. 6. Bkoen antzerkiak "6. maila bukatu dugu" zuen izenburua.

Ekintza hau oso ondo iruditzen zait besteek guri antzerkiak egitea eta guk besteentzat egitea, dibertigarria delako antzerkiak egitea, eta antzezlan batzuk barregarriak direlako.

JOSE ALCÁNTARA CASTILLO
5.B