2020(e)ko otsailakren 11(a), asteartea

ECO-RECera bisita

Andoaingo EKO-REC enpresara joan gara bisitan 5.-6. mailako guztiok.
Lehenik joan gara plastiko asko zegoen leku batera. Hor gidariak esan digu hainbat gauza enpresari buruz eta beraiek PET motako plastikoa birziklatzen zutela, hau da, birzklatu daitekeena eta batez ere BOTILAK. Ondoren esplikatu digu bi banaketa mota zeudela: banaketa fisikoa eta banaketa kimikoa. Banaketa fisikoan, metalak, tapoiak, eta etiketak bereizten dira; banaketa kimikoan, laborategian molekulak banatzen ziren. Azkenik, poliesterra egiten zuten makina batzuetara joan gara. Gidariak esan digu poliesterra plastikozko botiletatik ateratzen dela eta erabiltzen zela arropa egiteko, panpinen ilea egiteko, etab.

Bisita oso interesgarria izan da eta birziklatzeari buruz asko ikasi dut.

RYAD
5.A

   

2020(e)ko otsailakren 5(a), asteazkena

BERTSO ESKOLAKOAK SANTA AGEDA ESKEAN

Azken urteetan egin den bezala ikastolako Bertso eskolako ikasleak, Jon Iturberen gidaritzapean, Santa Ageda bezperako eskean atera dira 6. mailako ikasleekin batera.
Eguraldiak ez zuenez gehiegi lagundu,  ibilbidea laburragoa egin behar izan zuten, baina eztarriz sano daudela ederki frogatu zuten!
Zorionak BERTSO ESKOLAKO ikasleei ekintzan parte hatzeagatik!!!