2018(e)ko martxoakren 26(a), astelehena

ZUHAITZ EGUNA

Martxoaren 23an ITV eta ESNELAT lantegien inguruetan 12 intxaurrondo landatu ditugu, 5-7 urtetan intxaurrak emateko prest egongo omen dira.
Presentación de Mariakoak ere etorri dira.
Lehenego azalpenak eman zizkiguten eta sustraiak babesten zituzten zaku oihalak kendu.
Gero lurra zulora bota, pala eta aitzurrarekin eta zapaldu.
Ondoren eskailerak eman dizkigute eta gelan egiNdako bertso, olerki edota marrazki zintzilikatu ditugu.
Azkenik primula izeneko lorea eta txupatxusa eman digute eta gelara itzuli gara.

AIMAR ORTIZ DE GUINEA
5.B


 


2018(e)ko martxoakren 23(a), ostirala

IRUÑEAN IZAN GINEN...



2018ko martxoaren 22an 5. mailakoak Iruñeara joan ginen. Han zezenek sanferminetan egiten duten ibilbidea egin genuen eta Nafarroako Museora joan ginen. Museo horretan teselekin egindako mosaiko erromatarrak ikusi genituen. Eta beste gauza harrigarri batzuk ere ikusi genituen: hilerriko harriak, arabiarrek egindako kutxa...
Niri Iruñeara joatea oso irteera interesgarria iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidana Takonera parkea izan zen, "Eiffel dorrearen" antzeko dorrea zegoelako eta goraino igotzea oso dibertigarria zelako. Aldiz, gutxien gustatu zitzaidana, Sto Domingo aldapa izan zen, aspergarria iruditu zitzaidalako.
Asko harritu ninduen Nafarroako museoan zegoen Leireko kutxak, arabiarrek egindakoa. Barruan printzesa baten hezurrak egon omen ziren...
Iruñeako irteeran gauza asko ikasi nituen eta horietako bat tesela hitza da, mosaikoak egiteko erabilitako harritxoa.

MALEN TRANCHE
5.A

2018(e)ko martxoakren 16(a), ostirala

LUKE ERIZAINA GURE GELETAN...

Martxoaren 12ko hitzaldian ikasi nuen... zer jan behar den egunero, astero eta noizbehinka. Baita ere erakutsi zigun gure gorputza asko zaindu behar dugula, oso delikatua delako. Eta alergiak, bat-batean atera edo sortu daitezkeela, baina ezkutatu ere.
Harritu ninduen... hainbeste alergia egotea.
Nire iritzia...Zorte handia izan genuen Luke gure gelara etortzeagatik. Asko ikasi genuen eta asko gustatu zitzaidan bere hitzalditxoa. Beste egun batean etortzea nahiko nuke!
Eskerrik asko Luke!!!

MAIALEN GONZÁLEZ
5.B



2018(e)ko martxoakren 12(a), astelehena

HERRIKO LIBURUTEGIRA BISITAN

Gaur, martxoak 8, herriko liburutegira joan gara arratsalde pasa.
Sartzerakoan araurik garrantzitsuena esan  digute, isiltasuna.
Barruan mahaiak zeuden eta bakoitzak bere ordenagailuekin.
Ordenagailuak piztu ditugu eta bitartean, tejuelo bat zer den esan digute.
Tejueloa liburutegiko liburu guztiek duten papertxoa da eta hiru gauzetarako balio du,

  • zeinena den jakiteko. idazlearen abizenaren lehenengo hiru letrak.
  • norena den jakiteko.
  • liburutegian ze lekuan den jakiteko.
Gero paper batzuk eman dizkigute eta hor liburuaren izenburua jarrita zegoen, ondoren idazlea zuk bilatu behar duzu eta signatura ere.
Gero ateratzen zen liburua aurkitu behar genuen .Geroago jarri genituen bere tokitan eta joan ginen eskolara.
Oso ondo pasa genuen egun horretan.

NAHIA ESPARZA, ENEKO GRACIA, JOANE CABALLERO, IBAI MACIA



2018(e)ko martxoakren 8(a), osteguna

KULTURARTEKO JAIALDIA

Hilaren 18an guraso elkarteak KULTURARTEKO III. JAIALDIA antolatu du. Nahi dutenek parte hartuko dute musikan prestatutako emanaldian. Webgune honetan dituzue kantak etxetik ikus ditzazuen.
Anima itzazue gurasoak jakiren bat eramanaz parte hartzera.


EMAKUMEEN EGUNA

2018(e)ko martxoakren 7(a), asteazkena

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETAN

Martxoaren 7an ikastolako 4.-5. eta 6. mailako ikasle ugarik parte hartu zuen Ikastolen elkarteak urtero antolatzen duen Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi zen Hernaniko Biteri kultur etxean.
adin desberdinei lan desberdinak eman zizkieten eta gure bertsolari gaztetxoak gustura aritu ziren.
Ondoren saio didaktikoan Hernaniko bertso eskolakoak kantuan aritu ziren saio alai batean, gero bi bertsolari gaztek egunaren inguruko bertsoak kantatu zituzten.
azkenik bertso paperen saridunak esan zituzten. Egapeko 4. mailako Markel Regillaga eta Hegoi Lizaso izan ziren sarituak. ZORIONAK biei! ETA ZORIONAK BERTARATU ZIREN BERTSOLARIEI!

Oso goiz polita izan zen.