2019(e)ko azaroakren 29(a), ostirala

ELKARREKIN JOLASTEN!!!

Aste honetan jolasak egin ditugu. Hiru egun ziren eta patio orduetan jolastu gara. Gelan bozkatu genituen jolasak. Asteartean, lapurrak eta poliziak eta gero brilet-era, jolastu ginen. Asteazkenean, baloi errea eta hiltzailea ibili ginen. Bukatzeko, ostiralean, martetar inbasioa eta armiarman aritu ginen.
Oso ondo pasa dugu eta aukera izan dugu bi geletako ikasle guztiok elkarrekin jolasteko eta dibertitzeko.

NINA ETA ELENE

Guretzat aste hau oso dibertigarria eta interesgarria izan da, eta ikasi dugu ez dela beharrezkoa baloia denok batera jolasteko .
Euskararen egunaren inguruko astea denez, euskaraz hitz egin dugu eta gehiago ahal garela saiatu euskaraz hitz egiten ikusi dugu.

ISAAC ETA IRAIA N.




2019(e)ko azaroakren 5(a), asteartea

EUREKA MUSEOA

Azaroaren 5ean Eureka Museora joan gara, han hiru tailer egin genituen. Lehenengo tailerra, museoan zehar bisita: giza gorputza, elektrizitatea, efektu optikoak, pisuak... Bigarren tailerrean Eguzki sistemaren inguruan eta Lurraren inguruko azalpenak eman dizkigute. Hirugarren tailerrean Planetariumen pelikula bat ikusi dugu planetei buruz.

Merezi izan du irteerak, asko erakutsi digutelako eta asko ikasi dugulako.

ALAITZ ETA LOREA