2015(e)ko abenduakren 21(a), astelehena

SANTOMAS EGUNA BERTSOTAN

Zorionak Bertso eskolako ikasleei eskolako azken egunean bertsoekin festa alaitu ziguten eta!!
Animo! Eta segi horrela!!!
  


2015(e)ko abenduakren 14(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA. ABENDUAREN 3



2015eko abenduaren 3ª, euskararen eguna,  oso inportantea, euskaldunon artean ospatu genuen.
Goizeko 10.10etan, 5. A eta B, eta 6. A eta Bko ikasleen artean kantaokearen finala egin zen. Anttonen ordenagailuko “app” batekin “txalometroa” izenekoa, gure txaloak neurtu zituzten. Nere gustukoa izan zen ahotsak oso atseginak zirelako nire belarrientzat.
Goizeko 11:30ean, Jokin Lizeaga, mendi lasterkaria etorri zitzaigun bere bizitzaren hainbat gauza kontatzera. Hitzldiaren bukaeran, bi bixera, buf bat eta txano bat zozketatu zituzten. Urko Revuelta, Elena Gomez, Eneritz Arozena eta Maialen izan ziren zortedunak.
Hitzaldia nire gustukoa izan zen gauza asko ikasi nituelako:  Gorputz hezkuntzako irakaslea dela, baserri bat duela…
Arratsaldeko 14:30ean, bertso eskolak kantariak bertsoak abestu zituzten, ni horietako bat izan nintzen eta baita ere kantaokeko, lehen, bigarren eta hirugarren zikloko finalistak esan zituzten. Nere gustukoa izan zen kantaokea, eta bertsoa ere kantatu nuenez oso, oso, oso urduri egon nintzen momentu horretan.
Arratsaldeko 15:15etan DBHko ikasleek antolatutako jolas batzuk egin genituen: Lehenengo jolasa sokatira izan zen, bigarren jolasa, lokotxa apustua; hirugarren jolasa, soka saltoa, eta azkenekoa, tripleak. Tarte hau ez zen nire gustukoa izan sokatiran mina hartu nuelako, lokotxetan nire taldekoek eguzkiarekin ez genuelako ikusten eta oso desatsegina izan zen. Sokasaltoa nire gustukoa izan zen eta tripleekin ere ez nuen arazorik izan.
Azkenik, arratsaldeko 16:00tan txokolatadaz disfrutatu nuen. Nere gustukoa izan zen. Baina pertsona batzuk behin bakarrik hartu zuten eta beste batzuk hiru edo lau aldiz, eta hori ez zen juxtua izan!! BAINA EGUNA OSO OSO ONDO PASA GENUEN!!! GORA EUSKARA!!!
JUNE HERRERA

5.B

EUSKARAREN EGUNA 2015 EGAPE

2015(e)ko azaroakren 13(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNEKO KANTA


Guk euskaraz Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,
eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuzten handik nekez

Egapen euskaraz dugu ikasten
Egapen euskaraz dugu jolasten
Horrela nahi dugu bizi euskara
alboan dela, guk Egapen

2015(e)ko urriakren 21(a), asteazkena

ONDDIRA MENDI IRTEERA

Onddira joan ginenean bista oso politak ikusten ziren. Ondditik Mulixkora joan ginen. oso polita zen eta argazkiak atera genituen. Gero behera joan ginen eta Pozontarrin bazkaldu genuen, oso goxoa zegoen. 
Ondoren, Urnietara abiatu ginen eta Anttonen anaia ikusi genuen. Azkenean etxera joan ginen oso nekatuta.
Aloña De Torres 5.A


EUREKA MUSEORA BISITA

Urriaren 6an Eureka museora joan ginen eta han begirale batek esplikatu zigun dena. Ikusi genuen nondik sartzen zen eta nondik ateratzen zen eguzkia. Gero, bisita bat egin genuen Eureka museoan zehar eta gauza oso politak eta interesgarriak zeuden. Azkenik, Planetariumera joan ginen eta pelikula txiki bat ikusi genuen: planetei buruz gauzak esplikatu zizkiguten.
Asko ikasi nuen eta oso polita iruditu zitzaidan.
Garoa Cisneros 5. B

BERTSO SAIOA

Xamoa eta Jokin Labaien bertsolariak irailaren 22an etorri ziren ikastolara. Pertsona ikusi eta bertsoa botatzen zuten, harrituta geratu nintzen nola botatzen zuten bertsoa momentuan. Oso-oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaidan. 
Hurrengo  astean Ander Lizarralde etorri zen, bertsolaritza saioak hasi genituen. Denon artean bertso polit bat egin genuen. Asko ikasi nuen nola egiten ziren bertsoak eta asko gustatu zitzaidan klasea.
Pedro Elosegi 5. A


2015(e)ko urriakren 15(a), osteguna

BAKETIK. ANTZERKI-FORUM-a

BAKETIK. ANTZERKI-FORUM
Asteazkenean, irailaren 23an, antzerki bat ikustera joan ginen. Antzerki horretan eskoletan pasatzen diren gauzak ikusi genituen. pertsona gaiztoek egiten dituzten txorakeriak eta maltzurkeriak ze ondorio dituzten.
Antzerkia oso polita, interesgarria, aberatsa, tristea, mingarria,hau da,  sentimenduz betea izan zen.
JON TRANCHE ETA URKO ZUBIZARRETA 
5.B


ONGI ETORRI 5. MAILA!!

KAIXO GUZTIOI,  ZIKLO BERRI BATI HASIERA EMATEKO PREST GAUDE IKASLE ETA IRAKASLEOK!


2015(e)ko martxoakren 10(a), asteartea

ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETAN

Beste urte batez, Egapeko 3. zikloko ikasle batzuk Euskal herriko Bertsopaper lehiaketan parte hartu zuten. Aurten Hernaniko Biterin elkartu ginen, martxoaren 6an, arratsaldez.
Bertaratu zirenei lan handiak jarri zizkieten, bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan baizituzten gai honen inguruan: Zure ipuina saritua izan da, konta ezazu saritutako ipuinaren bukaera. 
Parte hartzaileek gogotsu ekin zioten lanari eta jarritako denboran bukatzeko aukera izan zuten!
Gora Egapeko bertsolariak!!