2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Antzerkia!

Kaixo guztioi!

Atzo, hainbeste entsaiatu ondoren, antzerkia egin genien 3.mailakoei! Nahiz eta urduri egon, primeran atera zitzaigula uste dugu emanaldia.

Espero dugu 3.mailakoei gustatu izana!



India!

Urtarrilaren 28an, astelehena, Lide izeneko neska bat etorri zen gure geletara. Lide udaran Indiara joan zen praktikak egitera eta bere udarako bidaia kontatzera etorri zen. Ordenagailuarekin, argazki eta guzti azaldu zigun bere bidaia.

Lidek gauza pila bat kontatu zizkigun, baina gehien gustatu zitzaiguna indiarren dantzak, beraien erropa eta beraiek kulturari buruz gauzak ikastea izan zen.

Liderekin saio ederra izan genuen, beraz, eskerrik asko Lide eta hurrenarte!!!




2019(e)ko urtarrilaren 2(a), asteazkena

GABON KANTAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!
ESKERRIK ASKO 24an GUREKIN ABESTEN ATERA ZINETEN GUZTIEI!!!!