2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

AGUR 5.maila!!!!




IKASTURTEA AMAITU DA!
Gauza pila bat bizi izan ditugu elkarrekin, gauza onak, eta gutxi batzuk txarrak. Baina asko ikasi dugu guzti-guztitik.
Ondo pasa uda! eta zoriontsu izan. 

Maite zaituztegu! 

Maialen eta Oihana

2019(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

SOINUENEARA BISITA


Maiatzak 24ean 5. mailako ikasleak Soinuenean egon ginen, Oiartzungo herri musikaren txokoan.

Gauza interesgarri pila bat ikasi genituen. Eta autobusera igotzeko mundu errekorra hautsi genuen 😜😜😜😜



GURASOAK GELAN!



Maiatzean zehar guraso batzuk animatu zaizkigu gelan dakiten zerbait azaltzera.

Jon Tomasena hasi zen, dakizuen bezala, baina Sergio Marruedo (Kyraren aita) eta Sara Largo (Leire Azurmendiren ama) ere gelan izan ditugu.

Sergiok hegazkinek zergaitik edo nola egin dezaketen hegan azaldu zigun. Esperimentu eta guzti.

Sarak aldiz, salsa ikastaro bikaina eman zigun, erritmoa gorputzean sartzea lortu zuen.

Aupa zuek!

Hurrengo urtean besteak ere animatuko zaretelakoan, 😜