2017(e)ko abenduakren 20(a), asteazkena

GABONAK

Egapeko GABON KANTAK.

ANTZEZTEN...

Ostiralean, Axeli eta ikastolako 1. mailako ikasleei antzezlana eskeini genien. 5.Akoek Jon ausarta egin zuten; 5.Bkoek, berriz, Ikastolako lapurrak.
Oso ongi aritu ziren antzezleak eta ikusleek ere disfrutatu zuten!!!

AXELI AGURRA!!

Axel Sanz, hernaniarra gure geletan ibili da bere irakasle praktikak egiten...oso gustura egon gara berarekin eta lan askotan lagundu gaitu...ESKERRIK ASKO AXEL ETA ZORTE ON!!!!


2017(e)ko abenduakren 15(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 4ean euskararen eguna izan zen Egapen.
Goizean, lehenik kantaokea egin genuen, ondoren Xanen ama, Nerea, etorri zen “Herri txiki, infernu handi” telebistako programan zer egiten zuten esplikatzera.
Arratsaldean, frontoian eseri ginen eta kantaokearen  finala nork irabazi zuen jakiteko eta ondoren euskararen eguneko kanta dantzatu eta abestu genuen. hori bukatuta jolasak DBHkoekin eta txokolatada.
Gehien gustatu zitzaiguna kantaokea izan en eta ladatuko genukeena jolasak, oso jolas gutxi egon zirelako.


UXUE ETA AIMAR



2017(e)ko azaroakren 23(a), osteguna

KRISTINA ZUZA, ASTROFISIKARIA

Gaur, azaroaren 23an, Kristina astrofisikaria etorri zaigu gelara Unibertsoari buruz ez genekizkien gauzak azaltzera.
Harritu gaitu Ilargia istripu batez sortu zela kontatu digunean.
Gustatu zaigu Eguzkiaren koroaren argazkia erakutsi digunean, eklipseak zer diren esplikatu digunean.
Kristinak kontatu duena oso polita, eta interesgarria iruditu zaigu.
Eskerrik asko Kristina!!!!

KIMETZ ETA URTZI
5.B



2017(e)ko azaroakren 15(a), asteazkena

ZAPATILA GORRIDUN MUTILA


            Azaroaren 7-an Egape eta Presentacion de Maria-ko 6. Mailako eta 5. Mailako ikasleak, Sarobera joa ginen “Zapatila Gorridun Mutilaren" antzerkia ikustera.
            Antzerkian, mutil baten bizitza kontatzen da. Mutilari, mutilei gustatzen ez zaizkien gauzak egitea gustuko zuen. Mutilak, handitu zenean, bere ametsa bete zuen, dantzaria izatea. Azkenean, mutil batekin eszkontzen da eta pozik bizi izan zen.
            Gure iritziz, asko gustatu zaigu bere ametsa lortzen duelako.


ANE ETA SIMON

EUREKA MUSEOA


Azaroaren 8an Eureka museora joan ginen Egapeko 5. Eta 6. Mailakoak. Iritsi ginenean, lehenengo bisita gidatua egin genuen. Gauza asko ikasi genituen: Ispiluen laberintoa, iltzedun ohea, elektrizitatearen bola, zentzumen gela,…
                Gero, hamaiketakoa jan genuen.
                Hamaiketakoaren ondoren planetariumera sartu ginen eta han eguzki- sistemari buruz filma bat ikusi genuen.
                Bukatzeko urtaroen tailerra egin genuen. Maketa batekin urtaroei buruz informazioa atera genuen.
                Asko gustatu zitzaigun Eureka museora egin genuen irteera, espero dugu berriro errepikatzea.


                ANGELA ETA JON


2017(e)ko urriakren 18(a), asteazkena

GURASOEI ERAKUTSITAKOA

Urriaren 16an egin genuen gurasoen bileran erakutsi genien nolako lanak egiten ditugun gure egunerokoan...etorri ezin izan zutenek ere ikus dezatela...


KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Egun hauetan Kontsumobide tailerrak egin ditugu, hiru tailer mota: “Jolasak eta jostailuak”, “Telefono mugikorra eta internet” eta “Bideo jokoak”.
Jolas eta jostailuetan dirua ez dugula gastatu behar eta jolas ezberdinak egin ditugu, oso guai izan da.
Telefono mugikorra eta  internet tailerrean ikasi dugu kontu izan behar dugula internetekin eta asko ikasi genuen.
Azkenekoa, Bideojokoak, zenbat joko mota dauden ikusi genuen eta dantzatu egin genuen.
Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen.


JOANE ETA JON
5. A



2017(e)ko urriakren 2(a), astelehena

ERIZAINAK GELAN


Astelehenean, irailaren 25ean, erizain batzuk etorri ziren gure gelara. Reyes eta Naroa deitzen ziren. gure gelakide batek diabetesa daukalako. Oso interesgarria izan zen.
NORA ETA AITOR

5.B

BERTSO MOTIBAZIO SAIOA


Ostiralean gure ikastolara hiru bertsolari etorri ziren. bertsolariak, Jokin, Asier eta Mikel izena zuten.
Mikelek Jokini eta Asierri gai bat esaten zien eta Jokin eta Asierrek gai horrekin bertso bat egin behar zuten. Oso barregarria izan zen bertsoetan jolasten ikustea.

ITXASO V. ETA MARK
5. B


2017(e)ko irailakren 26(a), asteartea

KAIXO LAGUNAK!!!



HEMEN GATOZ 5. MAILAKO IKASLEAK INDARTSU, LANERAKO, IKASTEKO, JOLASERAKO... Argazkian ENEKO eta URTZI falta dira...baina horiek ere gurekin!!!!

2017(e)ko apirilakren 3(a), astelehena

IRUÑA (MARTXOAK 31)

Martxoaren 31n egunpasa zoragarria egin genuen Iruñan. Bertan entzierroko ibilbidea egiteaz gainera, honako ekintza hauek egin genituen: Gaztelu plazan hamaiketakoa egin, Nafarroako museoa bisitatu, Labrit pilotalekua ezagutu, Harresiko ibilbidea egin, Takonera parkean bazkaldu, eguraldiari hordagoa jo bertsoak abestuz...




2017(e)ko martxoakren 27(a), astelehena

EGAPE TXO! 3 (2016-17)

ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETAN

Beste urte batez, Egapeko hirugarren zikloko hainbat ikaslek eta bertso eskolako partaide guztiek parte hartu dute Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Idatzizko atala Hernaniko Biterin egin zen, martxoaren 24an eta bertan inguruetako bertsolari ugari bildu zen bere lantxoak egitera.
Ilusioa eta interesa jarri zuten guztiek emandako gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla osatzeko.
Zorte on guztiei!!!