2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ONDDIRA MENDI IRTEERA

Onddira joan ginenean bista oso politak ikusten ziren. Ondditik Mulixkora joan ginen. oso polita zen eta argazkiak atera genituen. Gero behera joan ginen eta Pozontarrin bazkaldu genuen, oso goxoa zegoen. 
Ondoren, Urnietara abiatu ginen eta Anttonen anaia ikusi genuen. Azkenean etxera joan ginen oso nekatuta.
AloƱa De Torres 5.A


EUREKA MUSEORA BISITA

Urriaren 6an Eureka museora joan ginen eta han begirale batek esplikatu zigun dena. Ikusi genuen nondik sartzen zen eta nondik ateratzen zen eguzkia. Gero, bisita bat egin genuen Eureka museoan zehar eta gauza oso politak eta interesgarriak zeuden. Azkenik, Planetariumera joan ginen eta pelikula txiki bat ikusi genuen: planetei buruz gauzak esplikatu zizkiguten.
Asko ikasi nuen eta oso polita iruditu zitzaidan.
Garoa Cisneros 5. B

BERTSO SAIOA

Xamoa eta Jokin Labaien bertsolariak irailaren 22an etorri ziren ikastolara. Pertsona ikusi eta bertsoa botatzen zuten, harrituta geratu nintzen nola botatzen zuten bertsoa momentuan. Oso-oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaidan. 
Hurrengo  astean Ander Lizarralde etorri zen, bertsolaritza saioak hasi genituen. Denon artean bertso polit bat egin genuen. Asko ikasi nuen nola egiten ziren bertsoak eta asko gustatu zitzaidan klasea.
Pedro Elosegi 5. A


2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

BAKETIK. ANTZERKI-FORUM-a

BAKETIK. ANTZERKI-FORUM
Asteazkenean, irailaren 23an, antzerki bat ikustera joan ginen. Antzerki horretan eskoletan pasatzen diren gauzak ikusi genituen. pertsona gaiztoek egiten dituzten txorakeriak eta maltzurkeriak ze ondorio dituzten.
Antzerkia oso polita, interesgarria, aberatsa, tristea, mingarria,hau da,  sentimenduz betea izan zen.
JON TRANCHE ETA URKO ZUBIZARRETA 
5.B


ONGI ETORRI 5. MAILA!!

KAIXO GUZTIOI,  ZIKLO BERRI BATI HASIERA EMATEKO PREST GAUDE IKASLE ETA IRAKASLEOK!