2020(e)ko urtarrilakren 28(a), asteartea

TOPAKETAK!!

Urtarrilaren 24an, 14:30etik 16:00 arte 5 urtekoekin topaketa egin dugu.
Ni Darielekin egon naiz eta gelan argazki bat atera dugu.
Horren ondoren patiora atera gara han hiru jokuetan jolastu gara: lehenik eta behin "armiarman", ondoren "bat, bi hiru, txoriak kaka egin du"  eta azkenik "zubiri-zubiri".
Orokorrean, oso ondo pasa dugu, bai nik eta bai Darielek, joko guztiak gozatu baititugu.

ASIER IRASTORZA
5.A


Gaur 5. B gelakoak 2.A gelakoekin elkartu gara. Bikoteak egin ditugu eta Anak paper bat eman digu bikote bakoitzari. Gero marrazki bat egin dugu papperean eta bukatzean bikotearen argazki bat itsatsi dugu marrazkian.
Niri asko gustatu zait txikiekin egon garelako eta ondo pasa dudalako.

ARATZ CABANILLAS
5.B






2020(e)ko urtarrilakren 27(a), astelehena

HERRIKO LIBURUTEGIAN

Atzo, urtarrilaren 22an, herriko liburutegira joan ginen. Sartu ginenean aitziber eta Anderrek esan ziguten liburutegiko web orrian sartzeko. Ondoren paper bat eman ziguten liburu batbaten izenarekin, signaturarekin eta motarekin (nobela, gazteak, poemak...)jarrita. Web orrian argazki bat ikusi genuen liburu hori erraz aurkitzeko, eta nik aurkitu nuen.
Ikasi genuen web orrira joaten eta etxetik liburuak enkargatzen. nire ustez, oso dibertigarria izan zen eta erraza.

DANIELA CLAUDINO
5.A



2020(e)ko urtarrilakren 14(a), asteartea

TUTORETZA ELKARREKIN

Ostiralean, 5. B eta 5. A elkarrekin bi joko egin genituen, bat "kilimak" eta bestea "besarkada ehiztaria". Oso ondo pasa genuen eta bi gelak elkarrekin egoteko oso aproposa izan da.
Batzuk oso aztoratuak zeuden eta asko lurrera erori ziren, baina gustura egon ginen.
Niri asko gustatu zitzaidan bi gelak elkarrekin egotea eta bat besteengana joatea, beste biak elkarrekin zeuden bitartean.
Oso ondo pasa nuen.

MAIALEN
5.B

 

 

2020(e)ko urtarrilakren 8(a), asteazkena

KANTARI AGURTU GENUEN URTEA

Abenduaren 24an, urtero bezala, 4.-5.-6. mailako ikasle batzuk, irakasleak eta guraso batzuk ere auzoz auzo ibili ginen gure Eguberrietako doinuak abestuz.
Urtea bukatzeko modu polita izan zen.