2018(e)ko apirilakren 29(a), igandea

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren eguna egin genuen Egapen.
Goizeko lehendabiziko bi orduetan Mate eta Txanela, normal egin genituen, baina jolasordua eta gero hasi ginen ekintzekin.
Lehendabizi, etxetik ekarritako liburuak hartu eta eskubaloi zelaira jeitsi ginen (euria ari zuelako). Hor banku batzuk zeuden eta bertan liburuak utzi genituen. Irakasleek abisua eman eta gero 6. mailakoak eta 5. mailakoak liburuak ikusten egon ginen; aukeratu genuenean gure gustukoa liburuaren jabearengana joaten ginen eta jabeak eta guk hitz egiten genuen, jakiteko noiz arte edukiko genuen bere liburua. Batzuei piska bat kosta zitzaien liburua aukeratzea...baina aukeratu ondoren denak hasi ginen irakurtzen.
Bazkaldu ostean, 5. mailakoak pelikula bat ikusi genuen "Charlie eta txokolate lantegia". Batzuk ikusita zuten, baina gustura ikusi zuten berriro, eta ikusia ez zutenak ere. Pelikula gazteleraz izan zen.
Nik behintzat oso ondo pasa nuen. Irrikaz nago hurrengo urtean berriro esperientzia hau pasatzeko!!

XAN GOÑI. 
5.B


           
             




EUSKARAKO TOPAKETAK 5.A+5uB

2018(e)ko apirilakren 18(a), asteazkena

5. Bkoen 2. IRRATSAIOA

NAGORE ZUBELDIAren BISITA

Apirilaren 16an Nagore Zubeldia, Manexen ama, etorri zen gure geletara eta ortopedia zer zen esplikatu zigun.
Hitzaldian ikasi genuen gauza asko egiten direla ortopedia batean eta saiatzen direla jendearen arazoak konpontzen: protesiak erabiliz, ortesiak jarriz, pilotak, ...
Asko gustatu zitzaigun tresna asko ekari zituela gelara guri dena esplikatzeko.
hitzaldia asko gustatu zitzigun eta oso detaile polita izan zen etortzea eta estresa kentzeko pilota oparitzea.
Eskerrik asko denagatik Nagore!

NAHIA A. ETA MAIALEN






2018(e)ko apirilakren 17(a), asteartea

ANE CALLEJÓNen BISITA

Apirilaren 13an Ane Callejón etorri zen gure gelara hitzaldi bat ematera.
Hitzaldian ikasi genuen zeliakoek glutenarekin zerbait jaten badute, hesteak puztu egiten direla. Harritu gintuen azukrea eta kanela nahasturta probatzeko eman digunean, sudurra tapatutakoan zapore bat zuela, ez genuen kanela nabaritzen; baina sudurra askatzerakoan zaporea aldatu dela, kanela izugarri nabaritu dugu.
Hitzaldia oso interesgarria iruditu zaigu.
Eskerrik asko Ane

LIAM ETA NAHIA B.



5. A. 2. IRRATSAIOA