2018(e)ko apirilakren 29(a), igandea

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren eguna egin genuen Egapen.
Goizeko lehendabiziko bi orduetan Mate eta Txanela, normal egin genituen, baina jolasordua eta gero hasi ginen ekintzekin.
Lehendabizi, etxetik ekarritako liburuak hartu eta eskubaloi zelaira jeitsi ginen (euria ari zuelako). Hor banku batzuk zeuden eta bertan liburuak utzi genituen. Irakasleek abisua eman eta gero 6. mailakoak eta 5. mailakoak liburuak ikusten egon ginen; aukeratu genuenean gure gustukoa liburuaren jabearengana joaten ginen eta jabeak eta guk hitz egiten genuen, jakiteko noiz arte edukiko genuen bere liburua. Batzuei piska bat kosta zitzaien liburua aukeratzea...baina aukeratu ondoren denak hasi ginen irakurtzen.
Bazkaldu ostean, 5. mailakoak pelikula bat ikusi genuen "Charlie eta txokolate lantegia". Batzuk ikusita zuten, baina gustura ikusi zuten berriro, eta ikusia ez zutenak ere. Pelikula gazteleraz izan zen.
Nik behintzat oso ondo pasa nuen. Irrikaz nago hurrengo urtean berriro esperientzia hau pasatzeko!!

XAN GOÑI. 
5.B


           
             




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat