2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA


Azaroaren 8an Eureka museora joan ginen Egapeko 5. Eta 6. Mailakoak. Iritsi ginenean, lehenengo bisita gidatua egin genuen. Gauza asko ikasi genituen: Ispiluen laberintoa, iltzedun ohea, elektrizitatearen bola, zentzumen gela,…
                Gero, hamaiketakoa jan genuen.
                Hamaiketakoaren ondoren planetariumera sartu ginen eta han eguzki- sistemari buruz filma bat ikusi genuen.
                Bukatzeko urtaroen tailerra egin genuen. Maketa batekin urtaroei buruz informazioa atera genuen.
                Asko gustatu zitzaigun Eureka museora egin genuen irteera, espero dugu berriro errepikatzea.


                ANGELA ETA JON


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina