2018(e)ko martxoakren 12(a), astelehena

HERRIKO LIBURUTEGIRA BISITAN

Gaur, martxoak 8, herriko liburutegira joan gara arratsalde pasa.
Sartzerakoan araurik garrantzitsuena esan  digute, isiltasuna.
Barruan mahaiak zeuden eta bakoitzak bere ordenagailuekin.
Ordenagailuak piztu ditugu eta bitartean, tejuelo bat zer den esan digute.
Tejueloa liburutegiko liburu guztiek duten papertxoa da eta hiru gauzetarako balio du,

  • zeinena den jakiteko. idazlearen abizenaren lehenengo hiru letrak.
  • norena den jakiteko.
  • liburutegian ze lekuan den jakiteko.
Gero paper batzuk eman dizkigute eta hor liburuaren izenburua jarrita zegoen, ondoren idazlea zuk bilatu behar duzu eta signatura ere.
Gero ateratzen zen liburua aurkitu behar genuen .Geroago jarri genituen bere tokitan eta joan ginen eskolara.
Oso ondo pasa genuen egun horretan.

NAHIA ESPARZA, ENEKO GRACIA, JOANE CABALLERO, IBAI MACIA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat