2016(e)ko otsailakren 4(a), osteguna

ITZALEKIN JOLASTEN



Lehenengo egunean, ez genekien zer zen Balore Zibiko eta Sozialak gaia, berria zelako guretzat.
Lehenengo gaia "Izaera mugatua" izan zen. Hor zenbait galdera erantzunik gabe ikusi genituen: zenbat izar ote dago?, zergatik hil behar ote dugu?... Ikasi genuen ezin dugula dena lortu, dena ikasi, dena ikusi, ... mugatuak garelako.
Bigarren gaia "Esker ona" zen, eta gai hasieran bakoitzak zeini ematen zion esker ona esan genuen. Hainbat izen aipatu ziren: irakasleak, familia, laguna...
Itzalen emanaldia ere egin genuen, hainbat animalia egin genituen eskuekin: txakurra, arranoa, antzara...
Ikasi genuen oso gauza gutxirekin, gure eskuekin, bakarrik, oso ondo pasa dezakegula.
Oso ondo pasa genuen!!!

ALO√ĎA, JUNE, NAROA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat