2016(e)ko ekainakren 2(a), osteguna

KURRILOAK PASILOETAN...

Maiatzaren 6ean, Balore Zibiko eta Sozial klasean, kurriloak egiten aritu ginen. Aste bat lehenago, Sadako Sasakiren istorioa irakurri genuen. Istorioan Sadako zen protagonista Hiroshimako bonba atomikoa pasa ondoren gertatzen zen, bera, korrikalaria zen, maratoi batean bat-batean gaizki sentitzen hasi zen, ospitalean gaisotasun bat zeukala esan zioten, eta hil egingo zela.
Lagun batek mila kurrilo egiten bazituen salbatu egingo zela esan zion.
Sadakok 644 egin zituen eta hil egin zen bere desioa bete aurretik.
Horregatik, irakasleek guk, bakoitzak, gelan eta etxean kurriloak egitea eskatu ziguten, hori egin genuen.
Asko gustatu zait kurriloak egitea eta gainera oso zaila dela iruditu zait. Esperientzia honekin ikasi dut kurriloak eginez entreteni zaitezkeela eta ahaztu buruan dituzun gauza txarrak, kezkak, urduritasunak, ...


JON MARIN
5.A




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat