2018(e)ko otsailakren 26(a), astelehena

ARRIARANERA BISITA

Asteartean, otsailaren 20an Beasaingo Arriaran urtegira joan ginen 5. mailako ikasleak.
Eguraldi txarrari aurre eginez, iritsi eta lehenik, gela batera sartu ginen eta urtegia nola funtzionatzen zuen erakutsi ziguten. Kontrol gelan, bi hodi mota zeuden bata berdea eta bestea urdina. Berdeak ura garraiatzen zuen eta urdinak motorrak ziren. Gero, gainezka-bidea ikusi genuen eta ur asko zegoen, ura erortzen zen eta harrigarria izan zen.
  Jarraian, Araztegira joan ginen eta ura nola garbitzen duten erakutsi ziguten. Lehenik, ura DEKANTAZIOTIK pasatzen zen eta han ura goian geratu eta zikina behean gelditzen zen baina ura 10tik 8 garbitzen zuen. Gero, IRAGAZKETATIK pasatzen zen eta han metro bateko hondar beltza zegoen. Ura hondarretik igarotzean zikina hondarrean itsatsita geratzen zen eta garbiagoa uzten du.
 
Niri asko gustatu zait, ur asko zegoelako eta gaia oso interesgarria iruditu zaidalako. Begiraleak oso ondo esplikatu ziguten eta oso ondo pasa nuen.
   ETA BERRIRO JOAN NAHI NUKE!

MANEX ZUBELDIA

5.B



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat