2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

ITZAL TXINATARREKIN JOLASEAN

Otsailaren 9an eta 16an antzerki gelan itzal txinatarrekin antzerkitxoak egin genituen taldeka Balio Zibiko eta Sozialetara joaten garen ikasleok.
Itzal txinatarrak egin genituen ondo pasatzeko, elkarrekin egoteko, eta Esker onaren gaiari bukaera emateko.
Lehenengo paper bat eman ziguten itzalekin irudiak nola egiten ziren ikasteko, eskuekin animalien formak egin genituen.
Ikasi dugu gauza gutxiekin asko egin daitekeela.
Polita iruditu zaigu oso ondo pasatu dugulako lagunekin.

URTZI, ANE DESOSA ETA AYA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina