2018(e)ko otsailakren 1(a), osteguna

TXIKIEKIN EUSKARAZ...

Urtarrilaren 26an, 5 urteko B gelara joan ginen. Munduko koloreak jolasa egin genuen. anak gomets bat jarri zigun kopetean eta 5 urtekoen artean gure bikotea edo hirukotea aurkitu behar genuen.
Horren ondoren argazki batzuk atera genituen eta azkenik 5 urtekoen antzerki bat egin ziguten.
Hau guztia egin genun euskarako proiektu baten barruan, denok euskaraz hitz egiteko.
Asko gustatu zait 5 urtekoen B gelara joatea.

NORA CAMPOS 5.A

Urtarrilaren 26an, Tutoretza orduan 1.Agelara joan ginen. han bikoteak osatzeko zozketa bat egin genuen: 1. mailako batek paper bat hartu zuen, eta gure zerrendako zenbakia tokatzen bazen, berarekin izango zen.
Gero elkrrizketa bat egin ziguten, ondoren guk beraiei eta azkenik argazki bat atera ziguten bikote edo hirukote bakoitzari. Ondoren denok batera atera genuen argazkia.
Oso ondo pasa genuen 1A mailakoekin, eta beste egun batean berriro joango gara.
Asko gustatu zitzaigun arratsalde hori.

UXUE GARC√ćA eta JUNE MIRANDA 5.B


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat