5. MAILA EGAPE
2021(e)ko otsailakren 21(a), igandea
2021(e)ko otsailakren 19(a), ostirala
ERRETRATUAK MARRAZTEN
Gaur eguraldi zoragarria izan dugu eta bi aldiz pentsatu gabe patiora atera gara jarduera polit hau egitera! Betiere protokoloa jarraituz, honako jarduera hau proposatu zaie ikasleei:
Balioetan "autokontzientzia" gaia lantzen ari gara, baina nola ikusten gaituzte besteek? Hau oinarri hartuz, gelakideen jarraibideak jarraituz lagun baten erretratua marraztea izan da helburua. Zer nolako erretratu politak egin dituzten!!!
INAUTERIAK COVID EGOERAN
2021(e)ko otsailakren 16(a), asteartea
2020(e)ko abenduakren 15(a), asteartea
Badatoz gabonak!
Aurten egoera dela eta ezin izan ditugu gabonak fundamentuz ospatu. Hala ere, guk ez ditugu alde batera utzi eta ahal dugun moduan, eta noski, elkarlanean hauxe egin dugu! Espero dugu asko gustatzea!
2020(e)ko abenduakren 5(a), larunbata
Gure lanak
2020(e)ko azaroakren 26(a), osteguna
Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Atzo, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmotan, egapeko ikasleek ekintza bereziak burutu zituzten eskolan. Zehazki, 5. mailako ikasleek gai honen inguruan solasaldia egin ondoren, TRATU ONEN DEKALOGOA osatu zuten. Espero dugu asko gustatzea!!!
Baina zergaitik ospatzen da azaroaren 25a?
1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.