BALORE ZIBIKO ETA SOZIALAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BALORE ZIBIKO ETA SOZIALAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

ERRETRATUAK MARRAZTEN

 Gaur eguraldi zoragarria izan dugu eta bi aldiz pentsatu gabe patiora atera gara jarduera polit hau egitera!  Betiere protokoloa jarraituz, honako jarduera hau proposatu zaie ikasleei:

 Balioetan "autokontzientzia" gaia lantzen ari gara, baina nola ikusten gaituzte besteek? Hau oinarri hartuz, gelakideen jarraibideak jarraituz lagun baten erretratua marraztea izan da helburua. Zer nolako erretratu politak egin dituzten!!!





2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

KURRILOAK PASABIDEAN

KURRILOAK:


2018Ko apirilak 27an Baloreetako saioan Sadako Sasakiren bideo bat ikusi genuen.
Horregatik esan ziguten hurrengo ostiralean kolorezko papera ekarri behar zela eta kurriloak egingo genituela.
Sadako Sasakiren istorioa hau da: Sadako Sasaki txikia zenean (1945), bere herrian, Hiroshiman, Japonen, 
bonba nuklearra bota zuten hegazkin batetik eta Sadako Sasaki kutsatuta geratu  zen bere amarekin batera. 
11 urte zituenean Sadako Sasaki korrika egiten ari zenean, zorabiatuta lurrera erori zen minbizia zuen, 
leherkateren ondorioa izan zen. Erietxean zegoela oso gaisorik egun batean, Sadakok bere lagun bati 
1.000 kurrilo egiteko laguntza eskatu zion, horrela bere nahiak beteko zirela eta, Sadako Sasakik 643 kurrilo
egin zituen hil baino lehen.
Guk bere oroimenez ikastolak pasabidea kurriloz bete dugu...





JUNE, EYLA, LEIRE,NAHIA C., MANEX. 5. B

  

2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

ITZAL TXINATARREKIN JOLASEAN

Otsailaren 9an eta 16an antzerki gelan itzal txinatarrekin antzerkitxoak egin genituen taldeka Balio Zibiko eta Sozialetara joaten garen ikasleok.
Itzal txinatarrak egin genituen ondo pasatzeko, elkarrekin egoteko, eta Esker onaren gaiari bukaera emateko.
Lehenengo paper bat eman ziguten itzalekin irudiak nola egiten ziren ikasteko, eskuekin animalien formak egin genituen.
Ikasi dugu gauza gutxiekin asko egin daitekeela.
Polita iruditu zaigu oso ondo pasatu dugulako lagunekin.

URTZI, ANE DESOSA ETA AYA

2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

KURRILOAK PASILOETAN...

Maiatzaren 6ean, Balore Zibiko eta Sozial klasean, kurriloak egiten aritu ginen. Aste bat lehenago, Sadako Sasakiren istorioa irakurri genuen. Istorioan Sadako zen protagonista Hiroshimako bonba atomikoa pasa ondoren gertatzen zen, bera, korrikalaria zen, maratoi batean bat-batean gaizki sentitzen hasi zen, ospitalean gaisotasun bat zeukala esan zioten, eta hil egingo zela.
Lagun batek mila kurrilo egiten bazituen salbatu egingo zela esan zion.
Sadakok 644 egin zituen eta hil egin zen bere desioa bete aurretik.
Horregatik, irakasleek guk, bakoitzak, gelan eta etxean kurriloak egitea eskatu ziguten, hori egin genuen.
Asko gustatu zait kurriloak egitea eta gainera oso zaila dela iruditu zait. Esperientzia honekin ikasi dut kurriloak eginez entreteni zaitezkeela eta ahaztu buruan dituzun gauza txarrak, kezkak, urduritasunak, ...


JON MARIN
5.A




2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

AGUSTIN TRANCHE. CÁRITAS.

Apirilaren 15ean Agustin Tranche etorri zen. Cáritasen egiten du lana. Esplikatu zigun zer funtzio zuen Cáritasek, zeinek sortu zuen, ze gauza egiten dituzten, zenbat gauza eraman daitezkeen, zenbat sail dauden, sail bakoitzean ze gauza egiten diren…
Esan zigun ere Cáritasen leloa EZINAK EKINEZ EGIN ez dut inoiz ahaztuko esaera hau. Esaera honek esan nahi du: uste badugu ezin dugula lortu  zerbait saiatuz lortu dezakegula. Bizikletak ere konpondu ditzazkete , baserritar jantziak egin ditzazkete.
Niri asko gustatu zait asko ikasi dudalako Cáritasen helburuak zein diren,  ostiral arte, hau da, Agustinek azaldu arte, ez nekielako.

Aimar Lizaso

5.B


2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ITZALEKIN JOLASTEN



Lehenengo egunean, ez genekien zer zen Balore Zibiko eta Sozialak gaia, berria zelako guretzat.
Lehenengo gaia "Izaera mugatua" izan zen. Hor zenbait galdera erantzunik gabe ikusi genituen: zenbat izar ote dago?, zergatik hil behar ote dugu?... Ikasi genuen ezin dugula dena lortu, dena ikasi, dena ikusi, ... mugatuak garelako.
Bigarren gaia "Esker ona" zen, eta gai hasieran bakoitzak zeini ematen zion esker ona esan genuen. Hainbat izen aipatu ziren: irakasleak, familia, laguna...
Itzalen emanaldia ere egin genuen, hainbat animalia egin genituen eskuekin: txakurra, arranoa, antzara...
Ikasi genuen oso gauza gutxirekin, gure eskuekin, bakarrik, oso ondo pasa dezakegula.
Oso ondo pasa genuen!!!

ALOÑA, JUNE, NAROA