2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea
2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna
MENDIZALEAK AURRERA.... GOAZEN MENDI GAILURRERA.....
Urriaren 7an, Onddi mendira joan ginen egunpasa zoragarri bat egitera. Onddin hamaiketako eder bat egin ondoren Muliskora joan ginen eta toki zoragarri hartan jolasean aritu ostean bazkaldu egin genuen. Ondoren, tipi-tapa Egape ikastolaraino etorri ginen. Primeran pasa genuen!!! Gora gure mendizaleak!!!!
2022-2023 ikasturtea
Ongi etorri 2022-2023 ikasturte berrira. Hementxe ditugu 5.mailako bi gelak irribarre politenekin!!! Primeran pasako dugu elkarrekin.
2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
HAU USTEKABE ATSEGINA!!!
Astelehena, lanera gatoz Ana eta biok. 9ak iristen dira, eta haurrak zerbait ezkutatzen dutela sumatzen dugu momentuan. Patiora jaisten garenean espero ez dugun izugarrizko sorpresa.
MATEMATIKAK: ERAIKINAK ETA KONTUAK
Kurtsoa amaitu aurretik, matematikan, azken proiektua burutu dugu. Ebaluazioan zehar landutako hainbat gauza bateratzeko modu ederra topatu dugu. Diru kontuak egiten ikasi dugu, eta diru hori nola kudeatu ere. Bizilagun komunitate bat irudikatzea izan dugu helburua, eta horretarako, kontuak egiteaz gain (kuotak, sarrerak, gastuak...), bizilagun horientzako etxea ere diseinatu dugu. Hona hemen emaitzak. BIKAINA beste behin ere!!!
2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna
AGENDA 30. AMAIERAKO LANAK
Aurten Agenda 30 proiektuari ekin diogu, urtero bezala.
6. MAILAKOEN MAKINAK!!
Aste honetan 6.B mailara joan gara beraiek egindako makinak ikustera. Han gauza interesgarri asko zeuden; guri gehien gustatu zitzaiguna txirrikarena izan zen, desioen putzua.
Oso interesgarria izan zen, eskerrik asko erakusteagatik eta espero dugu guk ere datorren urtean horrelako makinak egitea.
IZAN eta ANIRA
2022(e)ko ekainaren 7(a), asteartea
2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena
GAIZKA AROSTEGI IDAZLEAREKIN BERRIKETAN
Atzo, maiatzak 10, Gaizka Arostegi idazlea etorri zen gure gelara bisitan. Gaizka, hainbat liburu idatzi dituen idazlea da.
Guk bere bi liburu irakurri ditugu: NERBIOIKO PIRATAK eta KARLISTEN ALTXORRA.
Hainbat istorio kontatu zizkigun, baina esanguratsuena istoriak berari gertatutako abenturak zirela izan zen.
Guri ekintza hau asko gustatu zaigu, bikaina izan da eta abentura eta gertakizun gehiago ezagutu ditugu berari buruz eta idatzitako liburuei buruz.
Eskerrik asko Gaizka!!!
JUNE ETA NAHIA
5.B
2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna
LEKAIOKO MAKETAK IKUSTEN!!!
2. Hiruhilekoan DBHko eraikinen marrazkiak eta planoak egin genituen. Horretarako Patricia arkitektoa etorri zengure geletara, DBHko eraikin berriari buruz ideiak emateko, DBH berria egiteko.
Gaur, Lekaiora joan gara ikastolako gela desberdinak egin duen maketa eta planoak ikustera. asko gustatu zaigu besteen maketak eta gure maketak ikustea, proposamen asko zeunden.
Guri gehien gustatu zaiguna LH5ekoak izan dira, baina besteenak ere oso politak iruditu zaizkigu.
HAIZEA ETA ENEKO
5.B
2022(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea
LIBURUAREN EGUNA!!!
Ostiral arratsaldean, liburuaren eguna ospatu genueneta bakoitzak liburu bat edo bi ekarri zituen.
Patiora jeitsi ginen, eta han gure liburuak utzi genituen. Norbaiti liburu bat gustatzen bazitzaion liburuaren jabeari galdetu eta honek esaten zuen oparitu edo uzten zizun liburua.
Guri asko gustatu zitzaigun esperientzia eta errepikatuko genuke.
AMETS ETA HAIZEA
5B
Ostiralean liburuaren eguna ospatu genuen ikastolan. Egape ikastolan liburu trukaketa egin zen.
Guretzat egun hori oso ona izan zen. Denak liburuak aldatzen eta irakurtzen lasai lasai egon ginelako.
Asko gustatu zitzaigun eguna.
IKER ETA RAMÓN
5.B
Oso polita iruditu zitzaigun, besteen liburuak horrela irakurtzeko!!!
ESTHER ETA MARTA
5.A
Oso ondo iruditu zitzaigun ideia hori, liburuaren eguna ondo ospatzeko eta ariketa desberdina egiteko!!!
MADDI P. ETA ANDER
5.A
2022(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena
2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
2022(e)ko apirilaren 3(a), igandea
IRUÑEARA JOAN GARA...
2022(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena
PATRICIA CELAYA ARKITEKTOA
Gaur Patricia etorri da gure geletara, arkitektoa da.
DBH berria egiteko gure ideiak esan dizkiogu. Ideia batzuk esan dizkiogunean berak esan dizkigu edo proposatu dizkigu beste ideia batzuk, DBHko eraikin berria nolakoa izango den jakiteko, honela guri piska bat konbentzitu egin gaitu.
Ez genuen espero ideia batzuk ahal genituela kontatu eta poza eman digu gure ideiak entzutea eta apuntatzea.
Ea noiz ikusten dugun eraikin berria bukatuta!!
ARITZ ETA MARKEL
2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala
ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK. IÑAKI ROMERO biologoarekin
Martxoaren 25ean, Iñaki Romero etorri zaigu Egape 5. mailara.
Espezie exotiko inbaditzaileei espezie exotikoei buruz hitz egitera etorri zaigu.
Espezie exotiko inbaditzaile asko azaldu dizkigu: muskuilu zebra, karramarrogorria, panpa belarra, eukalipto zuhaitza, liztor asiatikoa, ...
Bukaeran galdetegi bat egin dugu eta erantzun gehien asmatzen zuen taldeak sari bat lortzen zuen: liburu bat "Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak".
Oso ondo pasa dugu, asko ikasi dugu eta espero dugu berriro etortzea.
ESKERRIK ASKO IÑAKI!!!
2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea
JON JAUREGIREN BISITA
Jon Jauregi margolaria, martxoaren 18an etorri zen Egape Ikastolako 5. mailako geletara. Lehenengo 5A mailakaoei egin zigun erakusketa; gero 5.Bkoei.
Jonek gauza asko kontatu zizkigun: bere alabak zirela bere musak (inspirazioa); bere izen artistikoa Banaiz dela.
Erakutsi zizkigun koadroekin ikusi genuen bere bilakaera artistikoa zein izan zen.
Koadro bakoitzarekin ze teknika erabili zuen erakutsi zigun, eta nola hobetzen zuen. Koadro abstrakto batzuk ere erakutsi zizkigun, horietan bere sentimenduak azaltzen zituen.
Aurkezpena oso ona iruditu zitzaigun, marrazkiei eta teknikei buruz gauza asko erakutsi zizkigulako.
ZIANYA, IZAN ETA SARA
2022(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena
2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena
ZUHAITZ EGUNA
2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena
2022(e)ko otsailaren 23(a), asteazkena
2022(e)ko otsailaren 19(a), larunbata
IRATI ZABALEGI, BIOLOGOA
Gaur, otsailaren 18 da eta Irati Zabalegi zientzialaria (biologa) etorri da gelara.
Gauza pilo bat azaldu dizkigu:
- mutil biologoen izenak eta irudiak gehiago azaltzen direla google-e;
- mutilak fisika eta matematika gehiago lantzen dute, neskak biologia;
- laborategiak nolakoak diren;
- gorputzaren barruan miloika zelula ditugula.
2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna
2022(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena
TXURI URDINEN PATINATZEN
Atzo asteartea otsailak 8, 5.mailakoak Txuri Urdinera joan ginen.
Han, hasieran patinatu egin genuen, gero gutako asko erori ginenez, begiraleak patinatzeko truko batzuk erakutsi zizkigun. Azkenean, jolas bat egin eta gero izotz gaineko diskoteka egin genuen.
Denak oso ondo pasa genuen eta agujetekin bukatu genuen.
Berriz joatea espero dugu!
Abraham eta María