Atzo, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmotan, egapeko ikasleek ekintza bereziak burutu zituzten eskolan. Zehazki, 5. mailako ikasleek gai honen inguruan solasaldia egin ondoren, TRATU ONEN DEKALOGOA osatu zuten. Espero dugu asko gustatzea!!!
Baina zergaitik ospatzen da azaroaren 25a?
1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.