2022(e)ko otsailaren 19(a), larunbata

IRATI ZABALEGI, BIOLOGOA

 Gaur, otsailaren 18 da eta Irati Zabalegi zientzialaria (biologa) etorri da gelara.

Gauza pilo bat azaldu dizkigu:

  • mutil biologoen izenak eta irudiak gehiago azaltzen direla google-e;
  • mutilak fisika eta matematika gehiago lantzen dute, neskak biologia;
  • laborategiak nolakoak diren;
  • gorputzaren barruan miloika zelula ditugula.
Eta gauza gehiago ere.
Asko gustatu zaigu zure bisita eta asko ikasi dugu zurekin!!!
Ah! eta ahaztu zaigu esatea Iratik Egape ikastolan ikasi zuela!!!

ESKERRIK ASKO IRATI!!!

NAROA ETA ENEKO

 


2022(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

TXURI URDINEN PATINATZEN


Atzo asteartea otsailak 8, 5.mailakoak Txuri Urdinera joan ginen. 

Han, hasieran patinatu egin genuen, gero gutako asko erori ginenez, begiraleak patinatzeko truko batzuk erakutsi zizkigun. Azkenean, jolas bat egin eta gero izotz gaineko diskoteka egin genuen.

Denak oso ondo pasa genuen eta agujetekin bukatu genuen. 

Berriz joatea espero dugu!

Abraham eta MarĂ­a






SANTA AGEDA BEZPERAN

Santa Ageda bezperan, bertso eskolakoak bertsoak abestu genituen futbol zelaian. 6. mailakoek Santa Agedaren kantak egin zituzten eta makilak astindu. Horretarako Asierrekin bertso eskolan koplak asmatu egin genituen. 

Asko gustatu zaigu bertsoak kantatzea oso ondo egon da, hasieran piska bat nerbioso jarri gara baina gero denen artean gainditu dugu. 

 Hurrengo urtean espero dugu berriz ere hau egitea, baina ea aukera dugun herrian zehar ibiltzeko kantari. Esperientzia polita izan da handiekin batera abestea. Eskerrik asko Asier! 

 Xabi, Ekaitz, Nahia, Ariane eta Adur