2022(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

PATRICIA CELAYA ARKITEKTOA

 Gaur Patricia etorri da gure geletara, arkitektoa da.

DBH berria egiteko gure ideiak esan dizkiogu. Ideia batzuk esan dizkiogunean berak esan dizkigu edo proposatu dizkigu beste ideia batzuk, DBHko eraikin berria nolakoa izango den jakiteko, honela guri piska bat konbentzitu egin gaitu.

Ez genuen espero ideia batzuk ahal genituela kontatu eta poza eman digu gure ideiak entzutea eta apuntatzea.

Ea noiz ikusten dugun eraikin berria bukatuta!!


ARITZ ETA MARKEL







5. Akoen bigarren irratsaioa

2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK. IÑAKI ROMERO biologoarekin

 Martxoaren 25ean, Iñaki Romero etorri zaigu Egape 5. mailara.

Espezie exotiko inbaditzaileei espezie exotikoei buruz hitz egitera etorri zaigu.

Espezie exotiko inbaditzaile asko azaldu dizkigu: muskuilu zebra, karramarrogorria, panpa belarra, eukalipto zuhaitza, liztor asiatikoa, ...

Bukaeran galdetegi bat egin dugu eta erantzun gehien asmatzen zuen taldeak sari bat lortzen zuen: liburu bat "Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak".

Oso ondo pasa dugu, asko ikasi dugu eta espero dugu berriro etortzea.

ESKERRIK ASKO IÑAKI!!!

ANDER ETA MADDI


2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

JON JAUREGIREN BISITA

 Jon Jauregi margolaria, martxoaren 18an etorri zen Egape Ikastolako 5. mailako geletara. Lehenengo 5A mailakaoei egin zigun erakusketa; gero 5.Bkoei.

Jonek gauza asko kontatu zizkigun: bere alabak zirela bere musak (inspirazioa); bere izen artistikoa Banaiz dela.

Erakutsi zizkigun koadroekin ikusi genuen bere bilakaera artistikoa zein izan zen.

Koadro bakoitzarekin ze teknika erabili zuen erakutsi zigun, eta nola hobetzen zuen. Koadro abstrakto batzuk ere erakutsi zizkigun, horietan bere sentimenduak azaltzen zituen.

Aurkezpena oso ona iruditu zitzaigun, marrazkiei eta teknikei buruz gauza asko erakutsi zizkigulako.

ZIANYA, IZAN ETA SARA






2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

ZUHAITZ EGUNA

Gaur, martxoaren 14, 5. A eta 5. Bkoak Magalekoekin batera Berrasoetatik gora dagoen mendialdera joan gara. Mendi horretan bikoteka edo hirukoteka jarri gara eta denen artean 50 zuhaitz landatu ditugu; batzuk 4 eta 5 zuhaitz ere aldatu dituzte.
Bukaeran bakoitzari lore bat eman digute, loreak desberdinak ziren: begoniak eta tagete patulak.
Landareak landatzen eta landareak nola babesten diren ikasi dugu (animaliek ez puskatzeko, haizeak ez okertzeko...).
Guretzako oso esperientzia polita izan da, asko gustatu zaigu.

MADDI MARIGIL