2019(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

BERTSO SAIOA

Astelehen arrasaldean Haritz eta amaia etorri ziren. Haritz bertsolaria, Amaia gure bertsoko irakaslea aritu ziren bertsoetan.
Bien artean egin zuten saioa: abestu, errimekin jolastu eta bertolaritza nola den azaltzera.
gure iritzia da oso ondo pasa dugula eta errepikatzea gustatuko litzaiguke.
Eskerrik asko biei!!!
LEIRE ETA LUKAS



2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

ETA ONDDIRA JOAN GINEN!!!!

Ostiralean, gelan elkartu ginen, autobusera joateko. Besabira iritsi bezain laister, oinez abiatu ginen Onddira. Anttonek Pozontarriko harrien inguruan istorioak kontatu zizkigun.
Ondoren Onddi mendira hasi ginen igotzen, tontorrean argazkia ere atera ziguten.
Jeitsi eta hamaiketakoa egin genuen. Ondoren Muliskora joan ginen. Han pittin bat jolastu ondoren Anttonek biribil batean jartzeko esan zigun, eskutik helduta, begiak ixteko esan zigun eta desio bat eskatu genuen. Gero bazkaldu genuen, berriro Pozontarrin.
Bazkaldu ondoren Besabira jeitsi eta handik oinez Egapera.
Gure ustez irteera oso polita izan zen, batez ere desioak eskatzeagatik.

LIDE ETA IZARO



2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Urriko lehen astean KONTSUMOBIDE tailerretakoak etorri dira eta asko ikasi dugu. Lehenengo tailerra "Bideojokoak" izan da, eta gehien ikasi duguna bideojokoetan azaltzen diren ikurren esanahia izan da.
Bigarren tailerra "Jostailuak eta jolasak" izan da eta gehien ikasi duguna CE hizkien esanhia izan da.
Hirugarren tailerra, "Teknologia berriak" izan da, hor interneten kontuz ibili behar dugula ikasi dugu.
Ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu.

MAISAE RAGANI ETA JON NAZABAL


 



ONGI ETORRI 5. MAILARA!


IKASTURTEARI HASIERA EMATEKO GUZTION AGURRA DUZUE BERTAN!!!