MATEMATIKA

UNIBERTSOA ETA MATEMATIKA

Matematika klasetan lehenik Txanelan ikasitakoa berriz gogoratu dugu: planetak, neurriak, kokapena... Ondoren zortzi planetak irudikatu eta pasiloko sabaian itsasteko.
Lehenik astroen neurriak erabaki eta cm-tara pasa ditugu . Gure lagun batek pentsatu zuen neurri guztietan azken 3 zifrak kentzea, hau da, benetako neurriak, zati 1000 egin.
Ondoren talde kooperatibo bakoitzari planeta bat esleitu zaio eta zirkunferentziak marraztu genituen.
Hori eta gero, arazo batzuk izan genituen tamainarekin, gure konpasak ezin genituen erabili txikiegiak zirelako. Honengatik, beste modu bat topatu genuen, soka zati bati  errotulagailu bat lotuta erabili genuen.
Azkenik denak margotu eta sabaian itsatsi genituen beste gelakoei erakusteko.

IBAI ESNAOLA
5.A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina