2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Ez genuen ezer aipatu. Azken orduko lantxoa dugu koreografia hau ikastea. Erraza da¡ ANIMOOOOOO¡

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu Euskararen eguna TXIKITAN EUSKARAZ, HANDITAN EUSKARAZ lelopean. Aurten ikastolako kanta abestu eta dantzatuko dugu. Horrekin batera ikas ezazue euskararen eguneko kanta.


ONDDIKO BERTSUA



Bertso hau abestu genuen Ondditik:

Urnietari

Onddi puntara gatoz
zuri kantatzera
Egapeko bosgarren
mailakoak gera.
Herri ederra eta
jatorra gainera
zureganako degu
maitasun sobera.
Kantatzeko era
txorien antzera
gu denok batera
nolako aukera!
Gure kabi goxoa
Urnieta zera.


LAIDA EGAÑA



ONDDIRA EGUN-PASA ( URRIAK 5)



2016ko urriaren 5ean Onddira joan ginen egun pasa. Beti bezala 9:00etan ikastolara etorri eta autobus geltoki batera joan ginen eta 50 minutu edo horrela atzeratu zen autobusa. Gu baina lehenagotik 6garren mailakoak eraman behar zituelako Adarrara.

Autobusa hartu eta Bexabira joan ginen eta gainera Antton gurekin etorri zen eta argazki pila bat egin zituen. Ondoren hamaiketakoa jatera harri pila bat zeuden lekuan gelditu ginen. Aurrera joan ginen jolastuz, hitz egiten eta primeran pasatzen eta azkenean tontorrera iritsi ginen. Tontorrean bertso bat kantatu eta gero bazkaltzeko leku   baten bila hasi ginen eta aurkitu genuen. Bazkaldu, pixka bat egon eta berriz ere ikastolara etorri ginen.

Nik bikain pasa nuen. 

AINARA ETXEBERRIA