2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna
2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
HAU USTEKABE ATSEGINA!!!
Astelehena, lanera gatoz Ana eta biok. 9ak iristen dira, eta haurrak zerbait ezkutatzen dutela sumatzen dugu momentuan. Patiora jaisten garenean espero ez dugun izugarrizko sorpresa.
MATEMATIKAK: ERAIKINAK ETA KONTUAK
Kurtsoa amaitu aurretik, matematikan, azken proiektua burutu dugu. Ebaluazioan zehar landutako hainbat gauza bateratzeko modu ederra topatu dugu. Diru kontuak egiten ikasi dugu, eta diru hori nola kudeatu ere. Bizilagun komunitate bat irudikatzea izan dugu helburua, eta horretarako, kontuak egiteaz gain (kuotak, sarrerak, gastuak...), bizilagun horientzako etxea ere diseinatu dugu. Hona hemen emaitzak. BIKAINA beste behin ere!!!
2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna
AGENDA 30. AMAIERAKO LANAK
Aurten Agenda 30 proiektuari ekin diogu, urtero bezala.
6. MAILAKOEN MAKINAK!!
Aste honetan 6.B mailara joan gara beraiek egindako makinak ikustera. Han gauza interesgarri asko zeuden; guri gehien gustatu zitzaiguna txirrikarena izan zen, desioen putzua.
Oso interesgarria izan zen, eskerrik asko erakusteagatik eta espero dugu guk ere datorren urtean horrelako makinak egitea.
IZAN eta ANIRA