2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

Topaketak!!

Kaixo!!

Asteazken arratsaldean, 5 urteko gure lagunekin, Berrasoeta parkera joan ginen arratsaldea pasatzera! Eguraldia ezin hobea egin zigun eta primeran pasa genuen! Hortxe dituzue argazki batzuk!!!







2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

IRRATSAIOA 5.A



Lehengo asteazkenean gure gelan lan asko egin genuela berehala ohartuko zarete. Antzerkiaz gain irratsaioa ere gure esku egon baitzen. Hemen duzue berriro entzungai

Irratsaioa 5.A

ANTZERKIA 5.A

Kaixo!

Lehengo astean, asteazkenean, atzerapen dezente ondoren, hainbeste denboraz prestatzen egon garen antzerkia ikusi ahal izan zuten 3.mailako ikasle batzuek. Adi adi egon ziren eta asko gustatu zitzaiela esan ziguten bukaeran.

Gu nahiko urduri ginen, baina oso ondo atera zitzaigun eta batez ere oso ondo pasa genuen.

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Eskulanak!!!


Oraingoan ere bukatu ditugu gure eskulanak!!! Zeinen politak atera zaizkigun! Orain, etxean praktikatuko dugu!!