IRTEERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IRTEERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko apirilaren 3(a), igandea

IRUÑEARA JOAN GARA...

Martxoak 31n Iruñeara joan ginen egun pasa, han Nafar Museora joan ginen eta Iruñeko Labrit pilota lekura ere joan ginen.
Ikusi genuen zezenak non gordetzen zituzten entzierrorako eta entzierroaren ibilbide osoa egin genuen.
Gustatu zitzaigun Takonerara joan ginenean, oreinak eta paumak ikusi genituen; entzierroaren ibilbidea egitea ere gustatu zitzaigun.

AITOR ETA IBAI





2019(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

EUREKA MUSEOA

Azaroaren 5ean Eureka Museora joan gara, han hiru tailer egin genituen. Lehenengo tailerra, museoan zehar bisita: giza gorputza, elektrizitatea, efektu optikoak, pisuak... Bigarren tailerrean Eguzki sistemaren inguruan eta Lurraren inguruko azalpenak eman dizkigute. Hirugarren tailerrean Planetariumen pelikula bat ikusi dugu planetei buruz.

Merezi izan du irteerak, asko erakutsi digutelako eta asko ikasi dugulako.

ALAITZ ETA LOREA


2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

ETA ONDDIRA JOAN GINEN!!!!

Ostiralean, gelan elkartu ginen, autobusera joateko. Besabira iritsi bezain laister, oinez abiatu ginen Onddira. Anttonek Pozontarriko harrien inguruan istorioak kontatu zizkigun.
Ondoren Onddi mendira hasi ginen igotzen, tontorrean argazkia ere atera ziguten.
Jeitsi eta hamaiketakoa egin genuen. Ondoren Muliskora joan ginen. Han pittin bat jolastu ondoren Anttonek biribil batean jartzeko esan zigun, eskutik helduta, begiak ixteko esan zigun eta desio bat eskatu genuen. Gero bazkaldu genuen, berriro Pozontarrin.
Bazkaldu ondoren Besabira jeitsi eta handik oinez Egapera.
Gure ustez irteera oso polita izan zen, batez ere desioak eskatzeagatik.

LIDE ETA IZARO