EROMATARREN AZTARNEN BILA
ARRIARANGO URTEGI ETA ARAZTEGIRA BISITA
Duela gutxi Etxola Errekako zubia ikustera joan ginen.Gelan konturatu ginen Antzinaroan erromatarrek zubi hori egin zutela. Badakigu zubi hau Urnieta eta Hernani arteko mugetan dagoela. Arku bakarreko harrizko zubia dela eta 5 mko arku semizirkularra duela.
Baina bidea oso luzea zenez ezin izan genuen bertara iritsi.
Nagore,Elena eta Nahia saiatu ginen, baina bidean etsia hartu genuen. Hori bai, aurkitu genuen urjauzi baten aurrean argazkia atera genuen.
NAHIA, ELENA ETA NAGORE
Gaur goizean, otsailaren 2an, urtegi eta araztegi batera joan gara bisitan.
Lehenik, gure gidak, eli izenekoak, urtegia erakutsi digu: aipatu digu ur gutxi zegoela bilduta, baina niri asko iruditu zait. Horman zulo handi bat dago, hortik urtegia beteta dagoenean, ura ateratzeko.
Nahiz eta hainbeste ur sartu, atera ere asko ateratzen da, betea baldin badago ur gehiago, hutsa baldin badago gutxiago.
Ur asko dagoenean eta zuloetatik ateratzen denean, aldapa handi batetik jaisten da, gainezka bidetik, eta hain azkar ez joateko harri batzuk jartzen dituzte, ura errekan mantsoago joateko.
Urtegiko lau hoditatik igarotzen da ura araztegira.
Araztegian, prozesu asko daude: lehenik, ozonoa botatzen dute. Ondoren kola moduko zerbait botatzen dute, zikina pilatzeko.
Gero igerileku moduko batean garbitu egiten da. Gero, hondarrarekin zikin gehiago kentzen zaio (dekantatu), eta azkenik kloroa botata prest dago etxeetara joateko.
Irteera asko gustatu zait. Jakin behar dugulako gure etxeko ura nondik datorren eta zenbat gauza egiten zaizkion garbitzeko.
NAROA OLLO
5.A
Lehenik, ibaietatik datorren ura urtegian gordetzen dute, baina ura oso zikina dago.
Urtegian, kontrol gelan, zenbat ur dagoen eta zenbat ur garraiatzen den kontrolatzen dute. Gero, paretaren barruan sartu gara. 236 eskailera zeuden jaisteko. Hodi txiki asko zeuden, ur asko zegoen edo gutxi jakiteko.
Bitartean, hodi batzuetatik ur zikina zioan araztegira.
Araztegira sartu garenean irakasleak ura nola garbitzen zen eta etxeetara nola eramaten zen erakutsi digu.
Azkenik, asko gustatu zait. Nik ez nuelako horrelakorik espero eta asko ikasi dudalako.
OINATZ UNANUE
5.B
UNIBERTSOAREN PROIEKTUA
UNIBERTSOAREN PROIEKTOA IRUDIETAN
KOSMOLOGOAREN BISITA
Azaroaren 3an Joanes Lizarraga gure ikastolara etorri zen. Kosmologoa da, eta Unibertsoari buruz gauza pila bat kontatu zizkigun.
Bere hitzalditik ikasi nuen Andromeda dela Esne-Bidetik gertuen dagoen galaxia, 2`5 miloi argi urtetara!!!!!
Ekintza hau oso interesgarria izan zen, orain badakit nolako distantzia handiak dauden gure unibertsoan.
AXIER AZPILLAGA
Azaroaren 3an, 11:30ean Joanes Lizarraga etorri zen guri Unibertsoko kontuak esplikatzera, kosmologoa da.
Gehien harritu nauena bere hitzalditik hau da: izarrak kolorez aldatzen direla tenperaturaren arabera.
Asko gustatu zait zulo beltzena kontatu duenean.
Ekintza interesgarria iruditu zait, gaia oso interesgarria delako.
LAIDA DEL SOL
BALIABIDE INTERESGARRIAK
1. UNIBERTSOA
Unibertsoa