2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

EKIREKIN ESPERIMENTUAK

Ingurunen espazioa eta landareak ikusi ditugu. Lau esperimentu egin ditugu: landareen esperimentua, ekinozioa eta translazioaren maketa, herbarioa eta hormirudia.
Aurten  gehien gustatu zaiguna egin ditugun esperimentuak izan dira.
Ez dago ezer gutxi gustatu zaigunik, baino gehien egitea kosta zaiguna herbarioa egitea izan da: hostoak bildu, lehortzen utzi, informazioa bilatu...
Ingurunen asko ikasi dugu, landareak zaintzen eta espazioari ere gauza berriak.
Ikastolako beste geletako umeei ere aurkezpenak egin dizkiegu.
Guztiak merezi izan du, gai interesgarriak eta politak izan direlako.

IGOR ETA MARKEL





2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNEAN BERTSOLARIEKIN

Euskararen egunean, ikastolako bertso eskolako bertsolariek saio alai eta bixia eskeini ziguten. Jon Iturberekin prestatutako saioa arina izan zen eta gure ikasleek euskararen alde asko egin dezaketela erakusgai izan zen.
ZORIONAK EGAPEKO BERTSO ESKOLARI!

 


2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean haur minbiziaren aurka EITBk antolatutako MARATOIRAKO "Lau Teilatu" kanta zoragarria abestu genuen.