Egapeko GABON KANTAK.
2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena
ANTZEZTEN...
Ostiralean, Axeli eta ikastolako 1. mailako ikasleei antzezlana eskeini genien. 5.Akoek Jon ausarta egin zuten; 5.Bkoek, berriz, Ikastolako lapurrak.
Oso ongi aritu ziren antzezleak eta ikusleek ere disfrutatu zuten!!!
Oso ongi aritu ziren antzezleak eta ikusleek ere disfrutatu zuten!!!
AXELI AGURRA!!
Axel Sanz, hernaniarra gure geletan ibili da bere irakasle praktikak egiten...oso gustura egon gara berarekin eta lan askotan lagundu gaitu...ESKERRIK ASKO AXEL ETA ZORTE ON!!!!
2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren
4ean euskararen eguna izan zen Egapen.
Goizean,
lehenik kantaokea egin genuen, ondoren Xanen ama, Nerea, etorri zen “Herri
txiki, infernu handi” telebistako programan zer egiten zuten esplikatzera.
Arratsaldean,
frontoian eseri ginen eta kantaokearen finala nork irabazi zuen jakiteko eta ondoren
euskararen eguneko kanta dantzatu eta abestu genuen. hori bukatuta jolasak
DBHkoekin eta txokolatada.
Gehien
gustatu zitzaiguna kantaokea izan en eta ladatuko genukeena jolasak, oso jolas
gutxi egon zirelako.
UXUE ETA AIMAR
2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna
KRISTINA ZUZA, ASTROFISIKARIA
Gaur, azaroaren 23an, Kristina astrofisikaria etorri zaigu gelara Unibertsoari buruz ez genekizkien gauzak azaltzera.
Harritu gaitu Ilargia istripu batez sortu zela kontatu digunean.
Gustatu zaigu Eguzkiaren koroaren argazkia erakutsi digunean, eklipseak zer diren esplikatu digunean.
Kristinak kontatu duena oso polita, eta interesgarria iruditu zaigu.
Eskerrik asko Kristina!!!!
2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea
2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena
ZAPATILA GORRIDUN MUTILA
Azaroaren
7-an Egape eta Presentacion de Maria-ko 6. Mailako eta 5. Mailako
ikasleak, Sarobera joa ginen “Zapatila Gorridun Mutilaren" antzerkia ikustera.
Antzerkian,
mutil baten bizitza kontatzen da. Mutilari, mutilei gustatzen ez zaizkien
gauzak egitea gustuko zuen. Mutilak, handitu zenean, bere ametsa bete zuen,
dantzaria izatea. Azkenean, mutil batekin eszkontzen da eta pozik bizi izan
zen.
Gure
iritziz, asko gustatu zaigu bere ametsa lortzen duelako.
ANE ETA SIMON
EUREKA MUSEOA
Azaroaren 8an Eureka museora joan ginen Egapeko 5. Eta 6. Mailakoak.
Iritsi ginenean, lehenengo bisita gidatua egin genuen. Gauza asko ikasi
genituen: Ispiluen laberintoa, iltzedun ohea, elektrizitatearen bola, zentzumen
gela,…
Gero, hamaiketakoa jan genuen.
Hamaiketakoaren
ondoren planetariumera sartu ginen eta han eguzki- sistemari buruz filma bat
ikusi genuen.
Bukatzeko urtaroen
tailerra egin genuen. Maketa batekin urtaroei buruz informazioa atera genuen.
Asko gustatu
zitzaigun Eureka museora egin genuen irteera, espero dugu berriro errepikatzea.
ANGELA ETA JON
2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena
GURASOEI ERAKUTSITAKOA
Urriaren 16an egin genuen gurasoen bileran erakutsi genien nolako lanak egiten ditugun gure egunerokoan...etorri ezin izan zutenek ere ikus dezatela...
KONTSUMOBIDE TAILERRAK
Egun hauetan
Kontsumobide tailerrak egin ditugu, hiru tailer mota: “Jolasak eta jostailuak”, “Telefono
mugikorra eta internet” eta “Bideo
jokoak”.
Jolas eta jostailuetan dirua ez dugula gastatu behar eta jolas
ezberdinak egin ditugu, oso guai izan da.
Telefono mugikorra eta internet tailerrean ikasi dugu kontu izan behar dugula
internetekin eta asko ikasi genuen.
Azkenekoa, Bideojokoak, zenbat joko mota dauden
ikusi genuen eta dantzatu egin genuen.
Oso ondo pasa
genuen eta asko ikasi genuen.
JOANE ETA JON
5. A
2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena
ERIZAINAK GELAN
Astelehenean, irailaren 25ean, erizain
batzuk etorri ziren gure gelara. Reyes eta Naroa deitzen ziren. gure gelakide
batek diabetesa daukalako. Oso interesgarria izan zen.
NORA ETA AITOR
5.B
BERTSO MOTIBAZIO SAIOA
Ostiralean gure ikastolara hiru bertsolari
etorri ziren. bertsolariak, Jokin, Asier eta Mikel izena zuten.
Mikelek Jokini eta Asierri gai bat esaten
zien eta Jokin eta Asierrek gai horrekin bertso bat egin behar zuten. Oso barregarria
izan zen bertsoetan jolasten ikustea.
ITXASO V. ETA MARK
5. B
5. B
2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea
KAIXO LAGUNAK!!!
HEMEN GATOZ 5. MAILAKO IKASLEAK INDARTSU, LANERAKO, IKASTEKO, JOLASERAKO... Argazkian ENEKO eta URTZI falta dira...baina horiek ere gurekin!!!!
2017(e)ko irailaren 1(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena
2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea
2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala
2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea
2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena
IRUÑA (MARTXOAK 31)
Martxoaren 31n egunpasa zoragarria egin genuen Iruñan. Bertan entzierroko ibilbidea egiteaz gainera, honako ekintza hauek egin genituen: Gaztelu plazan hamaiketakoa egin, Nafarroako museoa bisitatu, Labrit pilotalekua ezagutu, Harresiko ibilbidea egin, Takonera parkean bazkaldu, eguraldiari hordagoa jo bertsoak abestuz...
2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena
ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETAN
Beste urte batez, Egapeko hirugarren zikloko hainbat ikaslek eta bertso eskolako partaide guztiek parte hartu dute Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Idatzizko atala Hernaniko Biterin egin zen, martxoaren 24an eta bertan inguruetako bertsolari ugari bildu zen bere lantxoak egitera.
Ilusioa eta interesa jarri zuten guztiek emandako gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla osatzeko.
Zorte on guztiei!!!
Idatzizko atala Hernaniko Biterin egin zen, martxoaren 24an eta bertan inguruetako bertsolari ugari bildu zen bere lantxoak egitera.
Ilusioa eta interesa jarri zuten guztiek emandako gaiaren inguruan bi bertso edo lau kopla osatzeko.
Zorte on guztiei!!!
2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea
2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna
2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala
2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna
2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)