Gaur Inguruneko saioan, Iñigo Juanikorenak guk bidalitako galderak erantzun dizkigu bideo baten bidez.
Arreta deitu digu esan digunean Eguzkia ez dela izarrik handiena, badagoelako beste bat Eguzkia baino 200 aldiz masa gehiago daukana. Eguzkiko izpi bat Neptunora iristeko 4 ordu behar dituela eta Lurrera 8 minutu, horrek ere harritu gaitu. Saturnok 82 satelite dituela ere esan digu.
Asko gustatu zaigu gaurko saioa, asko ikasi dugu eta galdera batzuen erantzunak jakin ditugu.
ADUR ETA ELENE
Gaur Ingurunen gaia bukatu dugunez, Iñigo Juanikorena astrofisika ikasleak Unibertsoari buruzko galderak erantzun dizkigu bideo batean.
Arreta deitu diguna izan da Unibertsoko izar handiena ez dela Eguzkia, badela beste bat 200 aldiz handiagoa. Harrituta gelditu gara hori entzutean, uste genuelako Eguzkia izarrik handiena zela.
Oso interesgarria izan da, Unibertsoari buruz gauza gehiago ikasi ditugulako.
SARA ETA EKAITZ
Inguruneko klasean Iñigori egin genizkion galderak erantzun dizkigu bideo batekin.
Esplikatu digu zer den: izarrak gasezko bola erraldoiak direla, berrehun eta hamar ilargi satelite inguru daudela gure Eguzki Sisteman.
Arreta gehien eman diguna, masak grabitatea ematen digula.
Guri asko gustatu zaigu ondo esplikatu duelako eta gauza berriak ikasi ditugulako.
UNAX R. ETA NORA
Gaur Ingurunen Iñigo Juanikorena astrofisika ikasleak Unibertsoari buruz genituen zalantzak erantzun dizkigu.
Guri arreta gehien deitu diguna: eguzki izpi bat Neptunora iristeko 4 ordu behar dituela, guregana, 8 minutu; eguzki eklipse bat txikitan ikusi zuela; izar batek Eguzkiak baino 200 aldiz masa gehiago duela eta 4000 exoplaneta daudela, gutxienez.
Guri oso interesgarria iruditu zaigu, zalantzak argituz aparte, gauza gehiago ikasi dugulako.
NAHIA ETA UNAX G.