2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

PLASTIKORIK GABEKO ASTERAKO PREST!!!! GURE BARATZA

 Ostiral arratsaldean, azaroaren 19an, 5.mailako ikasleak buru belarri aritu dira “Azaroaren 22tik 26ra” ospatuko dugun “Plastikorik gabeko astea”-n egingo dugun erakusketarako eskulana prestatzen. 


Birziklatzeko materialarekin zerbait sortu behar genuen eta kasu honetan gure ikasleek baratze bat sortzeko aukera izan dute. Etxetik ekarritako tetra-brik-ak berrerabili eta baratze bana sortu du ikasle bakoitzak. 


Lehendabizi apaintzen ibili dira eta behin apainduta azpian zulo pare bat egin eta lurra bota dute. Potea lurrez ondo estali ondoren, tokia egin eta letxu landarea landatu dute.

Hemendik aurrera euren eskutan egongo da letxua hori haztea ura botaz. Ea nolako letxuak ateratzen zaizkigun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina