2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

ERRETRATUAK MARRAZTEN

 Gaur eguraldi zoragarria izan dugu eta bi aldiz pentsatu gabe patiora atera gara jarduera polit hau egitera!  Betiere protokoloa jarraituz, honako jarduera hau proposatu zaie ikasleei:

 Balioetan "autokontzientzia" gaia lantzen ari gara, baina nola ikusten gaituzte besteek? Hau oinarri hartuz, gelakideen jarraibideak jarraituz lagun baten erretratua marraztea izan da helburua. Zer nolako erretratu politak egin dituzten!!!





INAUTERIAK COVID EGOERAN

Jakin badakigu ez direla garai onak baina guk ez dugu inauterietako espiritua galdu! Modu berezi batean baina guk ere ospatu ditugu inauteriak! Eta zein ondo pasatu genuen!!!