Ikasturteko lehen hiruhilekoari bukaera berezia eman diogu...ea 2022ak elkarrekin egoteko aukera gehiago ekartzen dizkigun.
URTE BERRI ON 5. MAILA!!!!
ANIMO, ZAINDU ETA LAISTER ARTE!!!!
Ikasturteko lehen hiruhilekoari bukaera berezia eman diogu...ea 2022ak elkarrekin egoteko aukera gehiago ekartzen dizkigun.
URTE BERRI ON 5. MAILA!!!!
ANIMO, ZAINDU ETA LAISTER ARTE!!!!
Inguruneko lehen gaiaren bukaeran "Natura zaintzeko arauen zuhaitza" egin dugu. Lehenik, hostoak margotu, marraztu eta arauak idatzi egin genituen. Gero 6. mailakoek, kartoiez egindako zuhaitz batean jarri genituen.
Gorputz Hezkuntzako gelako kristaletan, kanpora begira jarri dugu, hortikan pasatzen diren ume, guraso eta nerabek ikusi ditzaten eta martxan jarri dezaten.
Proiektu honetan natura eta landareak nola zaindu behar diren ikasi dugu.
SARA ETA EKAITZ A.
Ostiral arratsaldean, azaroaren 19an, 5.mailako ikasleak buru belarri aritu dira “Azaroaren 22tik 26ra” ospatuko dugun “Plastikorik gabeko astea”-n egingo dugun erakusketarako eskulana prestatzen.
Birziklatzeko materialarekin zerbait sortu behar genuen eta kasu honetan gure ikasleek baratze bat sortzeko aukera izan dute. Etxetik ekarritako tetra-brik-ak berrerabili eta baratze bana sortu du ikasle bakoitzak.
Lehendabizi apaintzen ibili dira eta behin apainduta azpian zulo pare bat egin eta lurra bota dute. Potea lurrez ondo estali ondoren, tokia egin eta letxu landarea landatu dute.
Hemendik aurrera euren eskutan egongo da letxua hori haztea ura botaz. Ea nolako letxuak ateratzen zaizkigun!
Gaur Inguruneko saioan, Iñigo Juanikorenak guk bidalitako galderak erantzun dizkigu bideo baten bidez.
Arreta deitu digu esan digunean Eguzkia ez dela izarrik handiena, badagoelako beste bat Eguzkia baino 200 aldiz masa gehiago daukana. Eguzkiko izpi bat Neptunora iristeko 4 ordu behar dituela eta Lurrera 8 minutu, horrek ere harritu gaitu. Saturnok 82 satelite dituela ere esan digu.
Asko gustatu zaigu gaurko saioa, asko ikasi dugu eta galdera batzuen erantzunak jakin ditugu.
ADUR ETA ELENE
Gaur Ingurunen gaia bukatu dugunez, Iñigo Juanikorena astrofisika ikasleak Unibertsoari buruzko galderak erantzun dizkigu bideo batean.
Arreta deitu diguna izan da Unibertsoko izar handiena ez dela Eguzkia, badela beste bat 200 aldiz handiagoa. Harrituta gelditu gara hori entzutean, uste genuelako Eguzkia izarrik handiena zela.
Oso interesgarria izan da, Unibertsoari buruz gauza gehiago ikasi ditugulako.
SARA ETA EKAITZ
Inguruneko klasean Iñigori egin genizkion galderak erantzun dizkigu bideo batekin.
Esplikatu digu zer den: izarrak gasezko bola erraldoiak direla, berrehun eta hamar ilargi satelite inguru daudela gure Eguzki Sisteman.
Arreta gehien eman diguna, masak grabitatea ematen digula.
Guri asko gustatu zaigu ondo esplikatu duelako eta gauza berriak ikasi ditugulako.
UNAX R. ETA NORA
Gaur Ingurunen Iñigo Juanikorena astrofisika ikasleak Unibertsoari buruz genituen zalantzak erantzun dizkigu.
Guri arreta gehien deitu diguna: eguzki izpi bat Neptunora iristeko 4 ordu behar dituela, guregana, 8 minutu; eguzki eklipse bat txikitan ikusi zuela; izar batek Eguzkiak baino 200 aldiz masa gehiago duela eta 4000 exoplaneta daudela, gutxienez.
Guri oso interesgarria iruditu zaigu, zalantzak argituz aparte, gauza gehiago ikasi dugulako.
NAHIA ETA UNAX G.
Atzo Lekaiora joan ginen antzerki bat ikustera, jazarpenaren inguruan eta gero antzerkiko zati bat aldatu eta gure proposamena egiteko.
Balio izan zigun guk ikasteko eta jakiteko zer zen jazarpena eta guk ez egiteko.
Niri asko gustatu zitzaidan askoz gehiago ikasi nuelako eta gero gelako ariketekin interesgarria izan zelako. Gainera ondo pasa nuen.
GIULENE
Atzo goizean Inguruneko saioan Iñaki biologoa etorri zen naturari buruz hitz egitera eta sugeen argazkiak eta bitxikeriak erakustera.
Lehenengo pagoei buruz hitz egin zigun eta fruitu bat dutela (pagotxa) ahal dena jan. Ondoren haritzari buruz hitz egin zigun, Euskal Herriko ze animaliek jaten duten bere fruitua (ezkurra). Gero gaztainondoari buruz hitz egin zigun ere. Jarraian haginari buruz ere hitz egin zigun eta esan zigun zuhaitzaren atal guztiak pozoitsuak zirela.
Ondoren gure herbarioak egiten hasi ginen bere laguntzarekin.
Azkenik, sugeen argazki batzuk erakutsi zizkigun eta beraietaz hitz egin zigun.
Oso gustura egon ginen berarekin eta asko ikasi genuen!!
Eskerrik asko Iñaki!!!
ZIANYA ETA ENEKO
Gaur, azaroak 17, lagun berri bat etorri da gure gelara 5.Ara, gurekin ikastera. Esther Rocha da bere izena eta gelakoak asko poztu gara!! Orain 20 ikaskide gara!!!
Ongi etorri Esther!!!
Aste honetan 5. mailakoak herriko liburutegira joan gara eta Aitziberrek esplikatu digu nola egin etxetik www.katalogobarneratua.eus-en liburuak mailegatzeko.
Ondoren liburutegitik liburuak bilatzen egon ginen.
Liburuak etxetik hartzen eta liburutegian bertan bilatzen ikasi genuen.
Guri ekintza oso originala eta berezia iruditu zaigueta berriz ere errepikatuko genuke.
Zuek ere animatzen zaituztegu herriko liburutegian saltseatzera!!! Egin zaitezte bazkide!!!
JUNE ETA SAFA
Asteartean Errekalde kalean autobusa hartu genuen Eureka museora joateko.
Lehenengo elektrizitate gelara joan ginen eta han kalanbre txikiak ematen zituen makina zegoen. bisitan elektrizitatearekin lortutako gauza asko ikusi eta ikasi genituen.
Ondoren Gorputz atalen gelara joan ginen eta burmuina bat ikutzeko aukera izan genuen.
Gero palanka baten laguntzaz 200 kiloko harria altxa genuen.
Bukaeran tailerrera joan ginen Lurraren traslazioa eta errotazioari buruz ikasi genuen.
Irteera asko gustatu zitzaigun eta ondo pasa genuen.
DANIELA, DAYRA ETA MARKEL
5. mailako zenbait ikasleri etxean egotea egokitu zaio azken egunetan, baina ez dira ez egonean egon!!!
Unibertsoaren inguruko maketa eta proiekto ugari azaldu zaizkigu geletan eta horien azalpenak ere gustura eman dizkigute eta guk entzun ere!!!
Eskerrik asko denei, ikasleei eta etxekoei hartu duzuen lana eta pazientziagatik!!! Denontzat baliogarria izan da, zalantzarik gabe.
Gaur eguraldi zoragarria izan dugu eta bi aldiz pentsatu gabe patiora atera gara jarduera polit hau egitera! Betiere protokoloa jarraituz, honako jarduera hau proposatu zaie ikasleei:
Balioetan "autokontzientzia" gaia lantzen ari gara, baina nola ikusten gaituzte besteek? Hau oinarri hartuz, gelakideen jarraibideak jarraituz lagun baten erretratua marraztea izan da helburua. Zer nolako erretratu politak egin dituzten!!!