2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Badatoz gabonak!

 Aurten egoera dela eta ezin izan ditugu gabonak fundamentuz ospatu. Hala ere, guk ez ditugu alde batera utzi eta ahal dugun moduan, eta noski, elkarlanean hauxe egin dugu! Espero dugu asko gustatzea!






2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Gure lanak

Hona hemen hiruhileko honetan zehar lantzen aritu garen gaiaren inguruan egin ditugun lanak! Espero dugu asko gustatzea!




 

2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Atzo, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmotan, egapeko ikasleek ekintza bereziak burutu zituzten eskolan. Zehazki, 5. mailako ikasleek gai honen inguruan solasaldia egin ondoren, TRATU ONEN DEKALOGOA osatu zuten. Espero dugu asko gustatzea!!! 

Baina zergaitik ospatzen da azaroaren 25a?

1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.













2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Hostoak jasotzera

 Aurreko ostegunean, eguraldi ona aprobetxatuz, Berrasoeta parkera joan ginen hostoak jasotzera. Zertarako? Bada... EKI proiektuko parte den herbario bat osatzeko!

Hosto ezberdinak jaso eta ondoren, gelan, lehortzen jarri genituen. Ea nola geratzen diren...



















2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ongi etorri ikasturte berrira!

 


Kaixo! Ongi etorri 5. mailako blogera. Espero dugu gure bloga asko gustatzea eta gurekin batera pila bat disfrutatzea!!!

5. A taldea gara gu!



5. B taldea gara gu!




2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

ETA 5. MAILA BUKATU DUGU!!!!

IKASTURTE BEREZI HONETAN,
AZKENALDIA ETXEAN SARTUTA EGON GARA
BAINA BESTE EKINTZAK EGIN DITUGULA GOGORATUZ...

ZORTE ON 6. MAILAN!!!




IRAKURRI, IRAKURRI...

HEMEN DITUZUE KONFINAMENDUAN IRAKURRI DITUGUN LIBURUEN IRUZKINAK...ANIMATU, SALSEATU...PROPOSAMEN POLITAK DAUDE!!!


2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

TERTULIA DIALOGIKOAK TELEDEIEKIN

Ikasturtea bukatzeko ezer gutxi falta zaigunean eta pantailekin lana egiteaz piska bat aspertuta gaudenean, liburuak irakurtzera ekingo diogu!!! Bakoitzak nahi duen liburua  aukeratuta, tertuliei tarte bat eskeiniko diegu asteazkenetan, talde txikietan, bideo deiak eginez gure tutoreekin irakurritakoaren inguruan gure irtzia, edota inpresioa kontatuko dugu.
Hau da, saio horietan gure liburuaren nondik norakoak azalduko ditugu, ikaskideak animatu daitezen gero udan liburu hori irakurtzera.

Ea nolako esperientzia den!!!

 


 
  
 

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

KONFINAMENDUAK SORTUTAKO ESTRESARI AURRE HARTZEN!!!

INGURUNEko lana egin dugu. Ikusi eta aztertu dugun gaiari bukaera emanez (MATERIA gora eta behera), panpintxo bat sortu behar  izan dugu, aitzakia, landu dugun gaia aprobetxatuz estresari aurre egiteko panpina egin. Oso lan politak dira, konfinamenduko azken ostikadak aprobetxatuz, eta Arantzara ezin joanak sortu digun estresari aurre egiteko!!!
ESKERRIK ASKO ARTIXTAK!!!!


                           

2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

TELELANA...BIDEO DEIAK...

Kaixo! egoera berezi honetan irakasle eta ikasleak egokitu behar izan gara, eskerrak ordenagailuak dauzkagula eta erabiltzea gustatzen zaigula!!!
Astean behin bi tutoreok bere ikasleekin bideodeia egiten dugu (ikastolan Tutoretza izaten genuen egun horretan, gogoratzen?), eta guztion aurpegiak (pantaila batean izanda ere) ikusteko aukera polita izaten dugu.
Gaur, batzuk kalera aterako dira ordubetez, saia zaitezte ordubete atsegina izan dadin,  aho-sudurretik arnasa sakon hartu, birikak aire garbiaz bete, korrika batzuk egin, saltoak, oihuak...
Animo gazteak ea laister geletan elkar ikusteko aukera dugun!!!!
Eskerrik asko denei (guraso, ikasle, irakasle) duzuen pazientziagatik!!!


INMA ETA ANA


2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

ZUHAITZ EGUNA


Zuhaitzak landatzera joan ginen martxoaren 12-an 5. mailako guztiak joan ginen 
eta Magalekoak ere. ETBkoak ere azaldu ziren ZUR ETA LUR programakoak.
Aitzur bat hartu genuen eta zuhaitz bat landatu genuen bikoteka, 
guztira 41 edo 42 zuhaitz zeuden eta zuhaitz mota hori haritza da.
Oso ondo iruditzen zait egiten dutena-duguna, beharrezkoak dira zuhaitzak bizitzeko. 
Gainera azkeneko momentuan loreak eman zizkiguten eta oso ondo pasa nuen!!!

JULEN MARIN
5.A
 

2020(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

ECO-RECera bisita

Andoaingo EKO-REC enpresara joan gara bisitan 5.-6. mailako guztiok.
Lehenik joan gara plastiko asko zegoen leku batera. Hor gidariak esan digu hainbat gauza enpresari buruz eta beraiek PET motako plastikoa birziklatzen zutela, hau da, birzklatu daitekeena eta batez ere BOTILAK. Ondoren esplikatu digu bi banaketa mota zeudela: banaketa fisikoa eta banaketa kimikoa. Banaketa fisikoan, metalak, tapoiak, eta etiketak bereizten dira; banaketa kimikoan, laborategian molekulak banatzen ziren. Azkenik, poliesterra egiten zuten makina batzuetara joan gara. Gidariak esan digu poliesterra plastikozko botiletatik ateratzen dela eta erabiltzen zela arropa egiteko, panpinen ilea egiteko, etab.

Bisita oso interesgarria izan da eta birziklatzeari buruz asko ikasi dut.

RYAD
5.A