2020(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

ECO-RECera bisita

Andoaingo EKO-REC enpresara joan gara bisitan 5.-6. mailako guztiok.
Lehenik joan gara plastiko asko zegoen leku batera. Hor gidariak esan digu hainbat gauza enpresari buruz eta beraiek PET motako plastikoa birziklatzen zutela, hau da, birzklatu daitekeena eta batez ere BOTILAK. Ondoren esplikatu digu bi banaketa mota zeudela: banaketa fisikoa eta banaketa kimikoa. Banaketa fisikoan, metalak, tapoiak, eta etiketak bereizten dira; banaketa kimikoan, laborategian molekulak banatzen ziren. Azkenik, poliesterra egiten zuten makina batzuetara joan gara. Gidariak esan digu poliesterra plastikozko botiletatik ateratzen dela eta erabiltzen zela arropa egiteko, panpinen ilea egiteko, etab.

Bisita oso interesgarria izan da eta birziklatzeari buruz asko ikasi dut.

RYAD
5.A

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina