2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

HEZKUNTZA HOBETZEN PROIEKTUAREN ONDORIOAK UDALETXERA ETA GASTEIZKO PARLAMENTURA.




Urtarrilaren 17an Urnietako udalera joan ginen Presentación de María eta Egape ikastolako ikasleak. Udalean egin genuena entsaio txiki bat izan zen Gasteizko Parlamentura joan aurretik. Bertan, alkatea, zinegotziak eta Urnietako eskoletako zuzendariak zeuden.
Ekitaldian, Nora Muro jarri zuten lehendakari eta honek saioa gidatu zuen. Ondoren, irakasle eta familien ordezkariek hitz egin zuten. Azkenik ikasleon txanda iritsi zen, egindako lanari buruz azalpenak egin zituzten. Egapetik Malen Tranchek hitz egin zuen. Geletan egindako lanari buruz azalpenak eman zituen; gauza batzuk eskatu eta konpromisoak aipatu zituen.
Oso inportante sentitu ginen, hainbeste jendek guri entzutean.
Urtarrilaren 23an Gasteizko Parlamentura joan ginen Arabako, Bizkaiko eta gure herriko ikastetxeetako ordezkariekin batera.
Ekitaldia Parlamentuko presidenteak, eta idazkariek hasi zuten, baina segituan guri eman ziguten hitza. Hemen ere Nora Muro jarri zen presidente bezala saioa gidatzen. Guztiok hitz egin genuen, irakasle, familia eta ikasle ordezkariok.
Gero konpromisoak bozkatu genituen eta atera zen laugarrena: elkar zaintzeko, inor baztertu gabe, den-denok garelako garrantzitsuak eta balio handikoak.
Bukatutakoan argazkia atera genuen denok elkarrekin, ondoren hamaiketakoa eman ziguten eta autobusa hartuta Etxegaratera joan ginen bazkaltzera.
Proiektu horretan parte hartzea interesgarria iruditu zait, nahiz eta Parlamentuko saioa, hiru ordukoa ia-ia, luze samarra izan; Parlamentuan Egapeko lehen hezkuntzako ordezkari bezala hitz egitea izugarria izan zen, oso inportante sentitu nintzen; nahiz eta ez irakurri, Parlamentuan bozkatzeak inportante sentitu arazi ninduen eta harro nago proiektuan parte hartu izanaz.
MILA ESKER DENAGATIK!!!!

KIMETZ CABANILLAS, ANE MARTINEZ, JON KORTAJARENA ETA MALEN TRANCHE
5. MAILA


2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

LEIHO BAT ZABALIK. DEUSTUKO IKASLEEKIN

Urtarrilaren 16an, asteartean, Donostiako Deustuko Unibertsitako 3. mailako ikasleekin jolasak egin genituen ikastolako aterpean. Jolasak 6 taldetan egin genituen (4.-5.6. mailak) eta ondo moldatu ginen.
Gehien gustatu zitzaiguna yoga egitea izan zen, asko erlajatzen zuelako; bestalde, aldatuko genuke zirkuitoa, zorabiatzen ginelako.
Gero Saroben ikasle horiek egindako dantza saioa eta elkarrizketa izan genuen.
Hau guztia, dibertitzeko egin dugu, taldeetan lan egiten ikasteko ere egin dugula pentsatzen dugu.
Asko gustatu zaigu eta berriz errepikatuko genuke, oso dibertigarria izan delako.

IBAI ETA ENEKO




AKROSPORT EGITEN

Urtarrilaren 9an, asteartean, akrosport egin genuen gorputz hezkuntzako saioan. Talde kooperatibo bakoitzak bi figura sortu genituen gure gorputzekin. Batzuentzat oso erraza izan zen, baina beste batzuentzat zaila izan zen.
Azkenean, gure gelakiedeei erakutsi genien egindako irudia.
Oso ondo moldatu ginen eta oso ondo pasa genuen irudi desberdinak egiten.


MANEX ETA AYA


2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

URTE BERRIAREN ALDAKETAK!

Urte berriarekin ikastolara etorri eta Jokin Labaien, aurtengo gure bertsolariak abisatu gaitu gure saioak bertan behera uzten dituela abentura berri batean sartuko delako. Pena handia hartu dugu eta agurtzeko bertsoak egin genizkion guztiok.
Bere ordez Unai Ormaetxea, andoaindarra, etorriko da, berarekin arituko gara bertso saioetan hemendik aurrera.
Eskerrik asko Jokin eta zorte on abentura berrian.
Animo Unai, desiatzen gaude zurekin lanean hasteko!!!
5. MAILA