Urtarrilaren 17an Urnietako udalera joan ginen Presentación de María eta
Egape ikastolako ikasleak. Udalean egin genuena entsaio txiki bat izan zen
Gasteizko Parlamentura joan aurretik. Bertan, alkatea, zinegotziak eta
Urnietako eskoletako zuzendariak zeuden.
Ekitaldian, Nora Muro jarri zuten lehendakari eta honek saioa gidatu zuen.
Ondoren, irakasle eta familien ordezkariek hitz egin zuten. Azkenik ikasleon
txanda iritsi zen, egindako lanari buruz azalpenak egin zituzten. Egapetik
Malen Tranchek hitz egin zuen. Geletan egindako lanari buruz azalpenak eman
zituen; gauza batzuk eskatu eta konpromisoak aipatu zituen.
Oso inportante sentitu ginen, hainbeste jendek guri entzutean.
Urtarrilaren 23an Gasteizko Parlamentura joan ginen Arabako, Bizkaiko eta
gure herriko ikastetxeetako ordezkariekin batera.
Ekitaldia Parlamentuko presidenteak, eta idazkariek hasi zuten, baina
segituan guri eman ziguten hitza. Hemen ere Nora Muro jarri zen presidente
bezala saioa gidatzen. Guztiok hitz egin genuen, irakasle, familia eta ikasle
ordezkariok.
Gero konpromisoak bozkatu genituen eta atera zen laugarrena: elkar zaintzeko, inor baztertu gabe,
den-denok garelako garrantzitsuak eta balio handikoak.
Bukatutakoan argazkia atera genuen denok elkarrekin, ondoren hamaiketakoa
eman ziguten eta autobusa hartuta Etxegaratera joan ginen bazkaltzera.
Proiektu horretan parte hartzea interesgarria iruditu zait, nahiz eta
Parlamentuko saioa, hiru ordukoa ia-ia, luze samarra izan; Parlamentuan Egapeko
lehen hezkuntzako ordezkari bezala hitz egitea izugarria izan zen, oso
inportante sentitu nintzen; nahiz eta ez irakurri, Parlamentuan bozkatzeak
inportante sentitu arazi ninduen eta harro nago proiektuan parte hartu izanaz.
MILA ESKER DENAGATIK!!!!
KIMETZ CABANILLAS, ANE MARTINEZ, JON KORTAJARENA ETA MALEN TRANCHE
5. MAILA
KIMETZ CABANILLAS, ANE MARTINEZ, JON KORTAJARENA ETA MALEN TRANCHE
5. MAILA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina