2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

SANTOMAS EGUNA BERTSOTAN

Zorionak Bertso eskolako ikasleei eskolako azken egunean bertsoekin festa alaitu ziguten eta!!
Animo! Eta segi horrela!!!
  


2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA. ABENDUAREN 3



2015eko abenduaren 3ยช, euskararen eguna,  oso inportantea, euskaldunon artean ospatu genuen.
Goizeko 10.10etan, 5. A eta B, eta 6. A eta Bko ikasleen artean kantaokearen finala egin zen. Anttonen ordenagailuko “app” batekin “txalometroa” izenekoa, gure txaloak neurtu zituzten. Nere gustukoa izan zen ahotsak oso atseginak zirelako nire belarrientzat.
Goizeko 11:30ean, Jokin Lizeaga, mendi lasterkaria etorri zitzaigun bere bizitzaren hainbat gauza kontatzera. Hitzldiaren bukaeran, bi bixera, buf bat eta txano bat zozketatu zituzten. Urko Revuelta, Elena Gomez, Eneritz Arozena eta Maialen izan ziren zortedunak.
Hitzaldia nire gustukoa izan zen gauza asko ikasi nituelako:  Gorputz hezkuntzako irakaslea dela, baserri bat duela…
Arratsaldeko 14:30ean, bertso eskolak kantariak bertsoak abestu zituzten, ni horietako bat izan nintzen eta baita ere kantaokeko, lehen, bigarren eta hirugarren zikloko finalistak esan zituzten. Nere gustukoa izan zen kantaokea, eta bertsoa ere kantatu nuenez oso, oso, oso urduri egon nintzen momentu horretan.
Arratsaldeko 15:15etan DBHko ikasleek antolatutako jolas batzuk egin genituen: Lehenengo jolasa sokatira izan zen, bigarren jolasa, lokotxa apustua; hirugarren jolasa, soka saltoa, eta azkenekoa, tripleak. Tarte hau ez zen nire gustukoa izan sokatiran mina hartu nuelako, lokotxetan nire taldekoek eguzkiarekin ez genuelako ikusten eta oso desatsegina izan zen. Sokasaltoa nire gustukoa izan zen eta tripleekin ere ez nuen arazorik izan.
Azkenik, arratsaldeko 16:00tan txokolatadaz disfrutatu nuen. Nere gustukoa izan zen. Baina pertsona batzuk behin bakarrik hartu zuten eta beste batzuk hiru edo lau aldiz, eta hori ez zen juxtua izan!! BAINA EGUNA OSO OSO ONDO PASA GENUEN!!! GORA EUSKARA!!!
JUNE HERRERA

5.B

EUSKARAREN EGUNA 2015 EGAPE

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena