2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

ETA ONDDIRA JOAN GINEN!!!!

Ostiralean, gelan elkartu ginen, autobusera joateko. Besabira iritsi bezain laister, oinez abiatu ginen Onddira. Anttonek Pozontarriko harrien inguruan istorioak kontatu zizkigun.
Ondoren Onddi mendira hasi ginen igotzen, tontorrean argazkia ere atera ziguten.
Jeitsi eta hamaiketakoa egin genuen. Ondoren Muliskora joan ginen. Han pittin bat jolastu ondoren Anttonek biribil batean jartzeko esan zigun, eskutik helduta, begiak ixteko esan zigun eta desio bat eskatu genuen. Gero bazkaldu genuen, berriro Pozontarrin.
Bazkaldu ondoren Besabira jeitsi eta handik oinez Egapera.
Gure ustez irteera oso polita izan zen, batez ere desioak eskatzeagatik.

LIDE ETA IZARO



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina